2023(e)ko otsailaren 21(a), asteartea

5. astea | ASCII taularen zati bat

ASCII_Taula.pas programa honek ASCII taularen zati bat erakusten du. ASCII taulako aurreneko karaktereak kontrol karaktereak dira eta horregatik, gure programan 30 kodea duen karakterearekin hasi eta 219 kodea duen karaktearekin bukatu dugu.



Karaktereak pantailan aurkezterakoan, hamarnaka hartu ditugu. Horrela karaktere jakin bati dagokion kodea ezagutzeko, W karakterea adibidez, bere lerroko zenbakia hartuko dugu 8 eta bere zutabeko zenbakia 7,  eta biak konposatuz 87 lortuko dugu, W karaktereari dagokion ASCII kodea.









Ord() funtzioak karaktere bati dagokion ordinala, zenbakia, eskaintzen digu, datua W karakterea bada, funtzio horrek 87 emango du. Alderantziz, gure datua karaktere bati dagokion ASCII kodea bada, adibidez 113, karakterea eskuratzeko Chr() funtzioaren bitartez egin daiteke q lortuz.



Programaren gakoa kontagailu bat erabiltzean dago, 30-tik 219-ra doan kontagailua, eta prozesu errepikakor bat antolatu karaktereak pantailaratuko dituena.





Aurrekoa baino errazagoak diren antzeko programak:



{ ASCII_Zifrak.pas izeneko programa honek  }
{ 0-tik 9-ra hamar digituak erakusten ditu }
program ASCII_Zifrak ;
uses
crt ;
var
cZifra : char ;
begin
writeln ;
writeln ;

writeln(' Karakterea Kodea') ;
writeln(' ---------- -----') ;

for cZifra:='0' to '9' do
begin
writeln(cZifra:15, ' -----> ', ord(cZifra)) ;
end ;

writeln(' ---------- -----') ;
writeln(' Karakterea Kodea') ;

repeat until keypressed ;
end.






iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina