Baldintzazko aginduak hiru dira:
- IF-THEN
- IF-THEN-ELSE
- CASE-OF
IF-THEN
Hauxe da IF-THEN aginduaren eskema:
Eta baldintza konposatuak nola programatu irudi honetan erakusten da IF-THEN agindu bakar bat idatziz:
Irudia handitzeko bere gainean klikatu
IF-THEN-ELSE
Jarraian IF-THEN-ELSE aginduaren eskema erakusten da, ohartu nola ELSE markaren aurrean puntu eta komarik ez dela jarri behar:
IF-THEN agindu baten barruan beste IF-THEN agindu bat habiratu egiten denean, hurrengo ELSE blokea bigarren IF-THEN aginduarekin doa:
IF-THEN agindu baten barruan beste IF-THEN agindu bat habiratu egiten denean, hurrengo ELSE blokea lehenengo IF-THEN aginduarekin joan dadin BEGIN-END markak jarri behar dira:
CASE-OF
Hauxe da CASE-OF aginduaren eskema:
Irudia handitzeko bere gainean klikatu
CASE-OF baten funtsezko kontzeptua da aldagai aukeratzailean dago, aldagai aukeratzaile hori datu-mota ordinal bat izan behar da (Integer, Char edo enumeratua). CASE-OF batek END marka du baina BEGIN-ik ez dauka.
Laburbilduz, lau modutan adierazten dira CASE-OF egituraren kasuak:
- Konstante isolatu baten bitartez
- Balioak enumeratuz, horretarako balio konstanteak elkarrekiko komaz banatu behar dira
- Balioen azpieremu bat definituz. Behemuga eta goimuga diren balio konstanteen artean puntu bi jartzen dira
- ELSE baten bitartez eskuratzen dira gainerako aukera guztiak
Arestian aipatutakoa era praktikoan ikasteko 3. astea | CASE-OF aginduaren adibidea eta kontraadibidea ikusi.
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina