2023(e)ko otsailaren 8(a), asteazkena

4. ASTEA | ikasgelan egindakoa

 4. astea (2023/02/13 eta 2023/02/17) ikasgelan egin dena




2023/02/13





  • Agindu errepikakorrekin hasi gara, zenbaki oso eta positibo baten faktoriala kalkulatuz. Horretarako FOR-DO kontrol egitura erabili dugu. Ikusi blogeko 4. astea | agindu errepikakor baten fluxua artikuluan erakusten den adibidea




  • Kontrol-egitura errepikakorrekin jarraituz, agindu errepikakor bat zertan den ikasteko 4. astea | agindu errepikakor baten fluxua artikulua aztertu dugu, lehenik orokorrean eta ondoren adibide bat erakutsiz. Adibide horren haritik zuen esku geratzen da honako ariketa hauek egitea:



    • iBiderkaria kalkulatu

    • Zenbaki negatiboekin lan eginez batukaria kalkulatu:

      iBatukaria = -1 -2 -3 -4 ... -(iMuga-1) -iMuga

    • Zenbaki negatibo eta positiboekin lan eginez batukaria kalkulatu:

      iBatukaria = -1 +2 -3 + ... ∓iMuga

    • Bi zenbakien arteko batukaria kalkulatu:

      iBatukaria = iBeheMuga + (iBeheMuga+1) + (iBeheMuga+2) + ... + (iGoiMuga-1) + iGoiMuga

    • iMuga bakoitia izanik, bakoitien batukaria kalkulatu:

      iBatukaria = 1 + 3 + 5 + 7 + ... + iMuga


















2023/02/17






  • Blogeko 4. astea | FOR-DO bat beste FOR-DO baten barruan artikuluan azaldu dugu, non FOR-DO agindu errepikakor bat beste FOR-DO agindu baten barruan dagoen. Adibideak:


    • liBatukaria = 1 + 2 + 3 + 4 + 5 + ... + iMuga

    • liBatukaria = 12 + 22 + 32 + 42 + 52 + ... + iMuga2

    • liBatukaria = 11 + 22 + 33 + 44 + 55 + ... + iMugaiMuga





  • Blogeko 4. astea | FOR adibideak (2) artikuluaren ariketa hauek etxean aztertu eta ulertu:


    • ForLaukiBiMarrazten.pas programan erreparatu nola for baten barruan beste for bat idatzi den

    • ForHirukiBatMarrazten.pas programan erreparatu nola for baten barruan beste for bat idatzi den














  • Blogeko 4. astea | WHILE-DO eta REPEAT-UNTIL: Segida baten batukaria artikuluan erakusten den ariketari buruz hitz egin dugu. Labur esanez:


    • Segidaren osagaietan erreparatuz berehala konturatzen gara real datu-motako aldagaiekin lan egin beharko dugula

    • Ariketaren datua zein den ikustetik berehala ateratzen da FOR-DO agindua ezin daitekeela erabili, horregatik...

    • ...horregatik WHILE-DO edo REPEAT-UNTIL aginduen bidetik jo beharko dugu, funtsean berdinak direlako bat erabil daitekeen kasuan bestea ere erabil daiteke (baina egoera batzuetan bata bestea baino hobeto egokitzen da)







 

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina