albistea etiketadun mezuak erakusten. Erakutsi mezu guztiak
albistea etiketadun mezuak erakusten. Erakutsi mezu guztiak

2023(e)ko otsailaren 20(a), astelehena

1. astetik 4. astera: Urte batetik bestera gauzak ez dira larregi aldatzen...

Aurreko lau ikasturteetan jasotako sinaduren kopuruak, eta, indarrean dagoen ikasturtean jasotako sinaduren kopuruak alderatuz gero, ikus daiteke zenbakiak oso berdintsuak zirela.



2018-19ko sinaduren kopuruak:







2019-20ko sinaduren kopuruak:







2020-21eko sinaduren kopuruak:







2021-22ko sinaduren kopuruak:





 


2018-19ko ikasturtean lortutako emaitza txarren arrazoietariko bat horixe zelakoan nago, hots, ikasle haien arduragakeria. 2018-19ko ikasturtean sekulako emaitzik txarrenak lortu zirenez talde bezala, normala zenez, 2019-20ko ikasturte berezian emaitzak hobetu ziren. 2020-21eko ikasturtean gauzak ez ziren larregi aldatu, ezta 2021-22ko ikasturtean. Ea aurton zer gertatzen den. Dagoeneko zenbakiak ez dira oso onak:




2022-23ko sinaduren kopuruak:








 

2022(e)ko abenduaren 8(a), osteguna

Kontu pribatuak


















Gure datu pertsonalen babesa guri dagokigu, mundua gero eta teknifikatuagoa denez gure datu pertsonalak gero eta agerikoak izan daitezke. Datu pertsonalak partekatzean zer, non eta zenbateriano erakutsi nahi dugun gure ardura da.





Datuak Babesteko Euskal Bulegoa gobernuko zerbitzu bat da eta bere helburuen artean dago herritarrak informatzea eta, bide batez, herritarrak pribatasunaren arazoarekiko sentikor bihurtzea. Horretarako, bizitza arruntatik hartutako adibideak komikietan bildu ditu. Izan ere, komikiek aparteko ahalmena eta trebetasuna dute gauzak era errazean kontatzeko, hauxe da ekimenaren izena eta marka: Kontu Pribatuak.













Gehiago jakiteko, irudiaren gainean sakatu.


Gehiago jakiteko, irudiaren gainean sakatu.





Arakatzailerako gehigarriak



Itzuli eta Itzuli+



Itzuli eta Itzuli+ sare neuronalen bidez funtzionatzen duten itzultzaile automatikoak dira, eta testu orokorrak itzultzen dituzte euskaratik gaztelaniara eta gaztelaniatik euskarara.





Itzuli erabiltzeko https://www.euskadi.eus/itzuli/ web gunea bisitatu. Zure nabigatzailea Firefox edo Chrome bada, interesgarria izan lekizuke Itzuli+ gehigarria: 







Ordenadoreko nabigatzailean instalagarria den tresna eta baita ere telefono aplikazioa







Euskalbar 5.0



Euskalbar interneteko erreminta interesgarri bat da (gehigarri edo plug-in bat). Haren bidez, hizkuntza-kontsultarako hainbat baliabide ditugu eskura
hiztunok:

  • HIZTEGIAK: Euskalterm, Elhuyar, 3000, Hiztegi Batua, Sinonimoen hiztegiak…

  • CORPUSAK: Ereduzko prosa, ZT corpusa…

  • BANAKETA-ZERRENDAK: Itzul…

  • ZUZENTZAILE ORTOGRAFIKOA: XUXENweb








Ordenadoreko nabigatzailean gehigarri bezala instalagarria den tresna



Euskalbar gehigarria:




Programazio Lengoaien erabilpena azken hamarkadetan










1965aren eta 2021aren artean programazio lengoaia desberdinak erabili dira




Bideoan ikus daitekeen bezala, historikoki lengoaia desberdinak erabili izan dira konputagailuak programatzeko. Azalpen txiki bat emanez, bideo horrek ondoko hau erakusten du:



  • 1965aren eta 1980aren artean, zenbakizko kalkulu zientifikoak eta enpresa gestioa burutzeko lengoaia nagusiak FORTRAN eta COBOL dira:


    • FORTRAN, zenbakizko kalkulu zientifikoak burutzeko.

    • COBOL, enpresa eta administrazio gestiorako aplikazioak sortzeko.


  • 1980aren eta 2000aren artean, lengoaia nagusiak ondoko hauek dira eta orotariko aplikazioak garatzeko erabiltzen ziren:


    • C eta C++
    • Pascal eta Ada


  • 2000aren eta 2019aren artean, Internet aplikazioen garapen handiak egin dira eta lengoaia nagusiak ondoko hauek izan ziren:


    • PHP

    • Java eta JavaScript

    • Python


  • Azkenean, 2021an eta Internet aplikazioen garapenekin lotuta, goi-goian kokatutako lengoaiak hauek izan dira:


    • JavaScript

    • HTML/CSS

    • SQL




 

Interneten ere, lehen hitza euskaraz



Lehen hitza euskaraz!





Ordenadorea eta mugikorra egoki konfiguratzeko klik egin irudiaren gainean









Nabigatu euskaraz!






Nabigatu euskaraz deituriko kanpainaren bitartez euskarari bidea zabaldu nahi zaio Interneten ere. Parte hartzeko modurik garrantzitsuena zure nabigatzailea konfiguratzea da, hots, zure nabigatzailea konfiguratzea nabigazio-hizkuntza euskara izan dadin. Horrek ez du esan nahi beste hizkuntzak erabiliko ez dituzunik.





Nabigatu euskaraz kanpainaren ekimenak ikusteko klik egin irudiaren gainean




Orrialde honetan azaltzen da zehatz-mehatz zure nabigatzailea nola konfiguratu, prozesua nabigatzailearen araberakoa da baina laburbilduz honako hauek egin behar dituzu:


  1. Nabigatzailearen menua arakatu eta hizkuntzari dagokion funtzionalitatea aurkitu.

  2. Hizkuntzaren funtzionalitatearen barruan gehitu Euskara, eta bukatzeko...

  3. ...hizkuntzen ordena aldatu Euskara lehenengoa azal dadin.