1965aren eta 2021aren artean programazio lengoaia desberdinak erabili dira |
Bideoan ikus daitekeen bezala, historikoki lengoaia desberdinak erabili izan dira konputagailuak programatzeko. Azalpen txiki bat emanez, bideo horrek ondoko hau erakusten du:
- 1965aren eta 1980aren artean, zenbakizko kalkulu zientifikoak eta enpresa gestioa burutzeko lengoaia nagusiak FORTRAN eta COBOL dira:
- FORTRAN, zenbakizko kalkulu zientifikoak burutzeko.
- COBOL, enpresa eta administrazio gestiorako aplikazioak sortzeko.
- 1980aren eta 2000aren artean, lengoaia nagusiak ondoko hauek dira eta orotariko aplikazioak garatzeko erabiltzen ziren:
- C eta C++
- Pascal eta Ada
- 2000aren eta 2019aren artean, Internet aplikazioen garapen handiak egin dira eta lengoaia nagusiak ondoko hauek izan ziren:
- PHP
- Java eta JavaScript
- Python
- Azkenean, 2021an eta Internet aplikazioen garapenekin lotuta, goi-goian kokatutako lengoaiak hauek izan dira:
- JavaScript
- HTML/CSS
- SQL
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina