Blog batean informazio-zatiak argitaratzen dira eta informazio-zati horiei blog-artikulu esaten zaie (bai ere sarrera eta post). Blog-artikulu bati, edo laburrago hitz egitean artikulu bakoitzari Internet helbide bat dagokio eta horri esker artikulu jakin baten erreferentziak beste web gune batzuetan jar ditzakegu, blog-artikuluren bat aipatzen dudanean nik beti (edo gehien-gehienetan) bere helbidearekin aipatzen dut bertan sakatu eta artikulua bistaratu ahal izateko.
Blog baten zehar nola nabigatu? Hiru bide nagusi daude:
- Batetik, blogaren eskumako zutabean dagoen BILATU BLOGEAN tresna erabiliz,
bilatu nahi dugun kontzeptua kutxan idatzi eta Bilatu botoi gainean sakatu, ikusi hurrengo irudietatik lehena - Bestetik, blogaren eskumako zutabean dagoen ARTIKULUAK tresna erabiliz, gogoratu blog batean artikulu berriak goian kokatzen direla eta zaharrak beherantz doazela, ikusi hurrengo irudietatik bigarrena
- Azkenik, artikuluak etiketatu badira gure gaiarekin bat datorren etiketa gainean sakatu ahalko dugu, ikusi hurrengo irudietatik hirugarrena non ETIKETAK izeneko atala erakusten den
Hona hemen irudiak:
Kontzeptu baten bidezko bilaketa |
Data edo denborarekiko ordena |
Etiketa baten araberako iragazketa |
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina