Keep it Simple, Stupid: hau da, ez zaitez ergela izan eta zure programazioa zehatza eta laburra izan dadila, bide anitzen aurrean zure erabakiak erraztasunaren alde egin dezala.
Wikipediak KISS printzipio nola definitzen duen ikusteko esteka hau jarraitu. KISS printzipioa bizitzako arlo guztietan aplika daiteke eta Erdi Aroko Occam’s razor (edo Ockham-en labana) bezala ezagutzen den korronte filosofiko baten ondorioa da:
"Pluralitas non est ponenda sine necessitate"
(Pluraltasuna premiarik gabe ez da erabili behar)
Printzipio horren arabera, lehian diharduten bi teoriak (edo bi programak) ondorio berberak baldin badituzte, bietarik modu ekonomikoagoan ondorio berberak lortzen dituena zuzena izateko aukera gehiago ditu.
Filosofoekin jarraituz, antzeko mezua igorri zigun Friedrich Nietzschek soiltasunaren alde hau idatzi zuenean: "Ura nahasi egiten dute, sakonak diruditen itxura emateko".
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina