5. astea (2023/02/20 eta 2023/02/24) ikasgelan egin dena
2023/02/20
- Blogeko 4. astea | WHILE-DO eta REPEAT-UNTIL: Segida baten batukaria artikuluan aipatzen diren ariketak azaldu ditugu exekuzio desberdinak pantailan ikusiz
- Blogeko 5. astea | Newton-en hurbilketa-metodoa artikulutik abiatuta Newton-Raphson metodoaren planteamendua azaldu dugu. Bost ariketa hauek gai honi lotuta daude eta batzuk laborategian landuko ditugu:
- 5. astea | Newton-en metodoa bigarren graduko edozein parabolarekin
- 5. astea | Newton-en metodoa hirugarren graduko polinomioekin
- 5. astea | Newton-en metodoa, erro karratua eta erro kuboa
- 5. astea | Newton-en metodoa funtzio trigonometrikoekin
- 5. astea | Newton-en metodoa funtzio esponentzialekin
- Blogeko CHAR datu-mota artikuluari hasiera eman diogu CHAR datu-motaren aurkezpena eginez
2023/02/24
- Azterketa zer moduz?
- 5. astea | suspenditzea ez nuen...
- Azerketa guztietatik 22 ebaluatu eta kalifikatu ditut (heren bat), batezbesteko nota 6.6 da eta dagoeneko emaitzak hauek dira:
- Suspendituak %32a (2 puntu eta 4 puntu artean)
- Aprobatuak %23a (5 puntu eta 8 puntu artean)
- Bikainak %45a (9 puntu eta 10 puntu artean)
- "Denbora da poligrafo bakarra" entzun ohi dugu, gezurrak eta iruzurrak ezin direlako luzaroan mantendu. Baina azterketa ere poligrafoa bezalakoa da
- Blogeko Hurrengo bost asteak (6., 7., 8., 9. eta 10.) artikuluan oinarrituz datozen asteen planifikazioaz hitz egin dugu
- 5. astea | Newton-en hurbilketa-metodoa dela eta, 5. astea | Newton-en metodoa bigarren graduko edozein parabolarekin ariketa laborategien egina dago, baina berriro azaldu dugu programa osatua erakutsiz non funtzioaren kasu bereziak aintzat hartzen diren
- 5. astea | Newton-en hurbilketa-metodoa dela eta, 5. astea | Newton-en metodoa hirugarren graduko polinomioekin ariketa gain-gainetik aipatu dugu sakontzeko ariketa delako
- 5. astea | Newton-en metodoa, erro karratua eta erro kuboa ariketa (erro kuboaren programa AUTOEBALUAZIO ariketa bezala planteaturik dago)
- Blogeko CHAR datu-mota artikulukutik abiatuta hauek egin ditugu:
- CHAR datu-motaren definizioa
- ASCII taula erakutsi
- CHAR datu-motaren oinarrizko eragiketak:
- teklatuaren bitartez irakurri
- aldagai bati karaktere konstante bat esleitu
- aldagai bati karaktere konstante bat esleitu kode hamartarra erabiliz (hau ez ikasi)
- aldagai bati karaktere konstante bat esleitu kode hamaseitarra erabiliz (hau ez ikasi)
- CHAR datu-motaren oinarrizko eragiketak:
- karaktereen arteko sei konparaketak (=, <>, >, <, >= eta <=)
- CHAR datu-motaren funtzio eta prozedura estandarrak:
- chr funtzioa: zenbaki bat hartu eta dagokion karakterea itzultzen du
- ord funtzioa: karaktere bat hartu eta dagokion zenbakia (dagokion ordinala) itzultzen du
- upcase funtzioa: karaktere bat hartu eta dagokion karaktere majuskula itzultzen du.
- lowercase funtzioa: karaktere bat hartu eta dagokion karaktere minuskula itzultzen du
- pred funtzioa: karaktere bat hartu eta bere aurreko letra itzultzen du
- succ funtzioa: karaktere bat hartu eta bere ondoko letra itzultzen du
- clrscr prozedura: pantaila garbitzeko (crt unitatearen beharra aipatu)
- readkey funtzioa: karaktere bat teklatutik irakurtzeko (crt unitatearen beharra aipatu). ReadKey funtzioa izenburuko artikulua ikusi
- keypressed funtzioa: karaktere bat teklatutik irakurtzean TRUE itzultzen du eta exekuzioa geldiarazteko erabil daiteke (crt unitatearen beharra aipatu)
- Blogeko 5. astea | zenbaki edo letra sorta baten maximoa ariketan datu batzuen artean maximoa (edo minimoa) zehazteko algoritmoa erakusteko aukerarik ez dugu izan eta laborategian egingo dugu
- Blogeko 5. astea | Menu bat ariketa aipatu gabe geratu da, menuak egiten ikasi dugu eta ikusi adibide honetan aukerak hautatzeko CHAR motako datua erabiltzen dela
- Blogeko 5. astea | ASCII taularen zati bat artikulua abiapuntuz harturik ASCIItaula.pas programa nola dabilen ikus ezazue. Ariketa horren haritik, klasean ez dugulako astirik izango, honako adibide errazago hauek zuek egin: ASCII_Estandarra.pas, ASCII_Maiuskulak.pas eta ASCII_Zifrak.pas
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina