2023(e)ko otsailaren 17(a), ostirala

5. astea | batukari bat kalkulatzen

Bigarren kontrola prestatze aldera, egin itzazue ariketa bi hauek:







Batukaria1.pas




Teklatuaren bitartez S zenbaki osoa eta positiboa irakurriz ondoko batukariaren emaitza lortu:



Hau da, batugaien kopurua ezaguna denez FOR-DO agindua erabili ahal izango da, sarrerako datua 7 denean batukaria hau delarik:




    -1/1    +1/4    -1/9    +1/16    -1/25    +1/36    -1/49




Hementxe daukazu ariketa honen ... Batukaria1.pas ... iturburu-programa.








Batukaria2.pas







Batukari hau kalkulatzerakoan ez digute ematen batugaien kopurua. Horren ordez, bi batukarien arteko aldea zein txikia izango den erabiltzaileak hautatuko du, hots, zenbat eta batugai gehiago gehitu batukaria zehatzagoa da, baina beste batugai berri bat gehitzeak gero eta garrantzi txikiago du. Hortaz, baldintza honelako zerbait izango da: batugaiak joan gehitzen ondokoa bete arte Abs(rAzkenEmaitza - rAurrekoEmaitza) < rDiferentzia non rDiferentzia teklatuaren bitartez irakurritako zenbaki erreala eta positiboa den, eta rAzkenEmaitza zein rAurrekoEmaitza programan kalkulatutako balioak diren.





Hementxe daukazu ariketa honen ... Batukaria2.pas ... iturburu-programa.





iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina