ADI!2. astea | radianak bihurtu gradu-minutu-segundo ariketa hau eta 1. astea | billeteak eta txanponak desberdinak dira, batean abiapuntuko datua Real datu-motakoa delako eta bestean Integer datu-motakoa delako. |
Zergatik angeluak neurtzeko gradu-minutu-segundo unitateak erabiltzen dira? Orduak banatzerakoan minutuak eta segundoak darabilkigun formatuaren arrazoi historiko beragatik.
Sarrerako angelua positiboa izanik
rRadianak aldagaiak angelu baten radianak gordeko ditu, teklatuaren bitartez irakurriko den angelua hain zuzen ere. Radianetan datutzat aukeratu den angeluari dagozkion gradu, minutu eta segundo kalkulatuko dituen programa idatzi.
Sarrerako datua zenbaki erreala izango da, erreala eta positiboa. Graduak eta minutuak zenbaki osoak izango dira, eta segundoak zenbaki erreala izango da.
Sarrerako datua eta azken emaitza, bitarteko kalkuluak erakutsi gabe
Goiko irudiko programa hori gogoan duzula, hurrengo irudian erakusten da Radianak1.exe programa exekutagarriaren irteera bat. Bertan ikusten dira sarrerako datua, azken emaitzak eta bitarteko kalkuluak. Zure lana: irudiko irteera ematen duen Radianak1.pas iturburu-programa idaztea.
Sarrerako datua negatiboa denean emaitza ez da zuzena
Sarrerako angelua negatiboa izanik
Aurrekoaren ariketa berbera da baina orain rRadianak angeluaren aldagaia zenbaki erreala eta negatiboa izango da. Lehen bezala, graduak eta minutuak zenbaki osoak izango dira eta segundoak zenbaki erreala izango da.
Hartu hemendik Radianak2.exe programa exekutagarria eta ikusi nola dabilen sarrerako kopuru negatiboekin:
Sarrerako datua positiboa denean emaitza ez da zuzena
Zergatik angeluak neurtzeko gradu-minutu-segundo unitateak erabiltzen dira? Orduak neurtzeko arrazoi historiko beragatik.
Sarrerako angelua positiboa edo negatiboa izanik
Aurreko ariketa biak paretsuak dira eta zentzuduna izan daiteke programa bakar batean batzea. Horrek esan nahi du rRadianak sarrerako datua positiboa izatean agindu batzuk exekutatuko liratekeela, eta sarrerako angelua negatiboa izatean beste agindu batzuk exekutatuko liratekeela.
Oraindik ez dakigu nahikorik programa hori idazteko, baina hartu hemendik Radianak3.exe programa exekutagarria eta ikusi nola dabilen edozein sarrerako angeluarekin:
Sarrerako datua positiboa edo negatiboa onartzeaz gain segundoen
hamarrenak, ehunenak eta milarenak banaturik erakusten ditu
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina