CASE-OF aginduaren adibidea eta kontraadibidea
CASE-OF baldintzazko aginduak aldagai aukeratzaile bat darabil eta aukeratzaile hori datu-mota ordinal bat izango da (zenbaki osoa adibidez edo karakterea adibidez). Lau eratan adierazten dira CASE-OF egituraren kasuak:
- Konstante isolatu baten bitartez
- Balioak enumeratuz, horretarako balio konstanteak elkarrekiko komaz banatu behar dira
- Balioen azpieremu bat definituz, behemuga eta goimuga diren balio konstanteen artean puntu bi jartzen dira
- ELSE baten bitartez
Sintaxiari dagokiolarik, CASE-OF baldintzazko agindua END batez bakatzen da jarraian datorren hurrengo agindutik (baina kontuz, BEGIN markarik ez duen END batez bakatzen da).
August 6, 2020
CASE ADIBIDEA
Ebaluazio baten nota adierazten duen zenbaki osoa irakurri ondoren dagokion hitzezko kalifikazioa pantailaratu:
CASE KONTRAADIBIDEA
Ebaluazio baten nota adierazten duen zenbaki ez-osoa irakurri eta dagokion hitzezko kalifikazioa pantailaratu:
Hemen daukazu Case2.pas iturburu-programa (programari jarri diogun izena "Case2.pas" izan arren ez dago CASE-OF egitura erabiltzerik kontroleko aldagaia REAL datu-motakoa delako)
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina