agurra etiketadun mezuak erakusten. Erakutsi mezu guztiak
agurra etiketadun mezuak erakusten. Erakutsi mezu guztiak

2023(e)ko ekainaren 26(a), astelehena

Azterketarako deia, uztaila



Iruñea, 2012ko uztailaren 6a, San Ferminak abiarazteko gaiteroen deia (bideoaren azpitituluak aktibatu)

Gaita
Fanfarrea
Doinu honen bitartez festarako deia egiten da Nafarroan. Doinu bera erabil dezagun azterketarako deia egiteko:
Adi, ikasleok adi
ikasleok adi
bigarren azterketa
hurbiltzen da ari


Informatika: uztaileko deialdia
Eguna
Ordua
Eraikina
Ikasgela
2023-06-30
08:30
I-G
P3G1A

 

2023(e)ko maiatzaren 23(a), asteartea

Azterketarako deia, maiatza



Iruñea, 2015eko uztailaren 6a, San Ferminak abiarazteko gaiteroen deia (bideoaren azpitituluak aktibatu)

Gaita
Fanfarrea
Doinu honen bitartez festarako deia egiten da Nafarroan. Doinu bera erabil dezagun azterketarako deia egiteko:
Adi, ikasleok adi
ikasleok adi
suerterik hoberena
opa dizuet nik


Informatika: maiatzeko deialdia
Eguna
Ordua
Eraikina
Ikasgela
2023-05-24
08:30
I-A
P2A10A


Ebaluazio jarraituari uko egin diozuenek beste froga bat egin beharko duzue ordenagailuaren aurrean. Froga praktiko horren deialdia:
  • Eguna: 2023-05-24 (asteazkena)
  • Ordua: aurreko azterketa bukatu eta gero
  • Lekua: I-B eraikina
  • Laborategiak: P0B17I eta P0B18I
 

2023(e)ko maiatzaren 11(a), osteguna

15. astea | etxerako eguna...

  • John Zaharra (mp3)


  • Mo Ghile Mear (mp3)


Etxerako eguna...
(Doinua: Irlandar herrikoa)

Etxerako eguna
iritsi zaigu, lagunak!
Kanta (de)zagun azkena
alaitzeko gure bidea.
[zuek]  - Ez digu konpilatzen
[nik]    - "FOR" hori zertarako?
[zuek]  - Ez gaude oso ziur
[nik]    - Horrela ezin daiteke!
Etxerako eguna
iritsi zaigu, lagunak!
Kanta (de)zagun azkena
alaitzeko gure bidea.
[zuek]  - Nere programa ez dabil
[nik]    - Fitxategia non dago?
[zuek]  - Zer da fitxategia?
[nik]    - Horrela ezin daiteke!
Etxerako eguna
iritsi zaigu, lagunak!
Kanta (de)zagun azkena
alaitzeko gure bidea.




Bertso batzuk Eskoziako gaelikoz eta gainerakoak Irlandako gaelikoz

2023(e)ko maiatzaren 3(a), asteazkena

Irakaslearen irakas-jardueraz duzun iritzia





      Lehen, orai eta bethi
              (Ainhoan jasotako kanta moldatua)
  Lehen, orain eta beti
  ni bizi naiz penatuki.
  Zeren eta behar duzu
  nere inkesta egin.

  Zalantza baldin baduzu,
  zuk bost bat jar ezazu.
  Zeren eta horrelaxe
  asko poztuko nauzu.



 

15. astea | hirugarren kontrola...

  • John Zaharra (mp3)

  • Mo Ghile Mear (mp3)


Hirugarren kontrola...
(Doinua: Irlanda herrikoa)

Hirugarren kontrola
iritsi zaigu, lagunak!
Kanta (de)zagun batera
indartzeko gure bihotzak.
Katearen luzera
zero posizioan dago,
baina bektoreetan
aldagaia beharrezko.
Hirugarren kontrola
iritsi zaigu, lagunak!
Kanta (de)zagun batera
indartzeko gure bihotzak.
Programa ulergaitza
algoritmo iluna.
Denbora aurrera doa,
berriro zulora noa!
Hirugarren kontrola
iritsi zaigu, lagunak!
Kanta (de)zagun batera
indartzeko gure bihotzak.




Bertso batzuk Eskoziako gaelikoz eta gainerakoak Irlandako gaelikoz


2023(e)ko martxoaren 23(a), osteguna

10. astea | kontrolaren eguna...

Bigarren kontrola dela eta, 

  • John Zaharra (mp3)


  • Mo Ghile Mear (mp3)


Kontrolaren eguna...
(Doinua: Irlanda herrikoa)

Kontrolaren eguna
iritsi zaigu, lagunak!
Kanta (de)zagun batera
indartzeko gure bihotzak.
Konpilatu ta txarto
arazoa non dago?
Erlojua korrika,
horrela zulora noa!
Kontrolaren eguna
iritsi zaigu, lagunak!
Kanta (de)zagun batera
indartzeko gure bihotzak.
Nere programa ez doa
algoritmo zatarra.
Denbora tik-tak tik-tak,
horrela zulora noa!
Kontrolaren eguna
iritsi zaigu, lagunak!
Kanta (de)zagun batera
indartzeko gure bihotzak.


 

2023(e)ko otsailaren 17(a), ostirala

5. astea | suspenditzea ez nuen...

Lehen kontrola dela eta, 






Suspenditzea ez nuen...
(Doinua: Tolosako ihauterietakoa)

Suspenditzea ez nuen lehenago pentsatzen,
baina oraingotikan ez naiz eskapatzen,
ikastera noa berandu baino lehen
ea ene etxean... ez nauten egurtzen.
Informatika,
Informatika,
Informatika ikasi behar dut.
Orain sikatu behar ene bi begiak,
gaur entzun baitira egiazko negarrak.
Zer dakidan badaki gure irakasleak, 
ageri geratu dira nere gabeziak.
Informatika,
Informatika,
Informatika ikasi behar nu(e)n.


 

2023(e)ko urtarrilaren 23(a), astelehena

Ikasteko egunak...

  • John Zaharra (mp3)


  • Mo Ghile Mear (mp3)


Ikasteko egunak...
(Doinua: Irlanda herrikoa)

Ikasteko egunak
iritsi dira, lagunak!
Kanta (de)zagun lehena
alaitzeko gure bihotzak.
Programatzen ikastea
ez da ezinezkoa,
denbora ematea
hori da bide bakarra.
Ikasteko egunak
iritsi dira, lagunak!
Kanta (de)zagun lehena
alaitzeko gure bihotzak.
Alde teorikoa
eta alde praktikoa
gehi zuen etxe-lana,
hirurak beharrezkoak!
Ikasteko egunak
iritsi dira, lagunak!
Kanta (de)zagun lehena
alaitzeko gure bihotzak.