Jarraian WHILE-DO agindu errepikakorraren honako egitura hau ikus daiteke:
Ikusi 4. astea | WHILE-DO eta REPEAT-UNTIL: Segida baten batukaria ariketa non REPEAT-UNTIL eta WHILE-DO sententziak alderatzen diren
WHILE-DO agindu errepikakorrak, baldintzazkoek bezala, galdera bat integraturik dauka eta jarraian errepikatu behar den sententzia multzo bat. Galderaren erantzuna egia izatean (TRUE Pascal lengoaian) multzoaren sententziak exekutatu egingo dira, multzoaren azken sententzia exekutatu eta gero galdera berriro ebaluatuko da begizta bat sortuz, eta egia izatean berriro exekutatuko dira WHILE-DO aginduari loturiko sententziak.
WHILE-DO aginduaren adierazpen boolearraren erantzuna gezurra izango denean (FALSE Pascal lengoaian) multzoaren barneko sententziak ez dira gehiagotan exekutatzen eta besterik gabe WHILE-DO agindua amaitutzat jo daiteke. Hori dela eta, txanda bere jarraian datorren sententziak hartuko luke.
WhileFaktoriala.pas
Zenbaki baten faktoriala kalkulatzeko egokiagoa da FOR-DO agindua WHILE-DO baino, hala eta guztiz faktorialaren ariketa hau har dezagun WHILE-DO lehen adibide bezala.
iZbk zenbaki osoa eta positiboa teklatuaren bitartez irakurri ondoren, bere faktoriala honelaxe definitzen da:
iZbk! = 1 * 2 * 3 * ... * (iZbk-1) * iZbk
Hona hemen faktoriala lortzen duen iturburu-programa:
Kalkulu hori lortzen duen WhileFaktoriala.pas iturburu-programa exekutatuz honelako irteera lor daiteke:
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina