2023(e)ko apirilaren 4(a), asteartea

11. astea | erregistroen bektore bat lortu

Laborategiko gela batean, gehienez, 25 ikasle izango dira. Ikasleen datuak bektore batean biltzen dira. Bektorearen elementuak kateak izanik bertan izena eta zenbaki bat daude koma batez banaturik, honela adibidez:






Lehen zeregina erregistroen bektore baliokidea lortzea da, bektore hau hain zuzen ere:






Horretarako, ezinbestekoa da datu-motak era egokian definitzea. Ondoko irudian erakusten da programatzaile batek egindako datu-mota definizioa:










Ikasle baten bilaketa egin hasierako bektorean (karaktere kateak gordetzen dituen bektorean), eta ondoren ikasle baten bilaketa egin bukaerako bektorean (erregistroak gordetzen dituen bektorean). Ariketa honen enuntziatu inprimagarria hemendik hartu eta hauxe da programa ErregistroenBektoreBatLortu.PAS.



Programa hori abiapuntuz harturik funtzionalitate gehiago gehituko dizkiozu: bektore berria ordenatu noten arabera, bektore berria ordenatu izenen arabera, elementu bat kendu bektore berritik, elementu bat txertatu bektore berrian...



 

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina