12. astea (2023/04/17 eta 2023/04/21) ikasgelan egin dena
2023/04/17
- 1. eta 2. kontroleko emaitza orokorrak beste urte batzuetan gertatukoen antzekoak izan dira
- ARRAY datu-mota gogoratu eta RECORD datu-mota gogoratu
- FILE datu-mota gaiarekin hasi gara:
- Array eta File datu-moten arteko antzekotasunak
- Disko bat egitura: direktorioak eta fitxategiak
- Fitxategi bat lantzeko bi aldagaien beharra:
- String datu-motako aldagai bat fitxategiaren izena zehazteko
- File datu-motako aldagai bat fitxategiaren "informazioa" erabiltzeko (ez fitxategiaren datuak)
- Fitxategi batek onartzen dituen eragiketak bi dira:
- read(f, rElem) irakurketa, f fitxategitik balio erreal bat irakurri eta memoriako rElem aldagaian gorde (baldin eta f fitxategia file of real bada)
- write(f, rElem) idazketa, memoriako rElem aldagaiak duen balioa f fitxategian gorde (baldin eta f fitxategia file of real bada)
- Fitxategiak: non gaude? artikuluaren bitartez ikasi: seek prozedura, filesize funtzioa eta filepose funtzioa
- Fitxategien lan egiteko era honelaxe laburbiltzen da: Fitxategia ireki | Fitxategian idatzi edo fitxategitik irakurri | Fitxategia itxi:
- Fitxategiaren izena programa nagusian irakurriko dugu
- Prozeduretara eta funtzioetara fitxategiaren izena pasatuko da
- FILE datu-motatako aldagaia azpiprograman definituko da, inoiz programa nagusian
- Azpiprogramaren hasieran assign egingo da, gero reset/rewrite (bietariko bat, egoerari dagokiona), gero datuekin lan egingo da (read/write) eta azpiprogramaren bukaeran fitxategia itxi beharko da close erabiliz. Azpiprograma barruko urratsak:
- assign eta hauetariko bat reset/rewrite
- read/write
- close
- Proiektua: jorratu beharreko ibilbidea (Azp-1, Azp-2, Azp-3). Gogoratu eGela bitartez proiektuaren hobekuntzak proposatu behar dituzuela aste honetan (azken eguna: apirilak 22, larunbata)
2023/04/21
- Gogoratu fitxategiekin lan egiteko azpiprograma barruko urratsak:
- assign eta hauetariko bat reset/rewrite
- read/write
- close
- Blogeko (III) Ikusitako funtzio eta prozedura estandarrak artikuluan jaso dira, besteak beste, fitxategiekin lan egiteko azpiprogramak
- Blogeko FILE datu-mota artikulutik abiatuta lan egiteko baliabide hauek ikusi ditugu:
- Zenbaki osoekin lan eginez, uneko direktorioaren azpian dagoen Fitxategiak delako karpetan kokatuko dira datu-fitxategiak, adibideak hauek izan dira:
- Sortu eta bete: 1FitxategianGorde.pas
- Ikusi: 2FitxategiaIrakurri.pas
- Existentzia: 3FitxategiarenExistentzia.pas
- Bukaerako marka: 4FitxategiaEOF.pas
- Erakuslea mugitu eta elementuen kopurua: 5FitxategiaSeekFilePos.pas
- Moztu: 6FitxategiaMoztu.pas [ez dugu astirik izan]
- Ezabatu: 7FitxategiaEzabatu.pas [ez dugu astirik izan]
- Berrizendatu: 8FitxategiaBerrizendatu.pas [ez dugu astirik izan]
- Fitxategien lan egiteko era honelaxe laburbiltzen da: 9FitxategiakEtaParametroak.pas prozedura eta funtzioetara fitxategiaren izena pasatuko da; azpiprograman definituko da FILE datu-motatako aldagaia, azpiprogramaren hasieran assign egingo da, gero reset/rewrite (bietariko bat, egoerari dagokiona), gero datuekin lan egingo da (read/write) eta azpiprogramaren azkenean fitxategia itxi beharko da close bat erabiliz
- Blogeko Datu-motak eta azpiprogramak artikulua berrikusi dugu, bi kontzeptu:
- Azpiprograma batek itzul dezakeen emaitzaren datu-mota zein izan daiteke
- Azpiprograma batek sarreratzat har dezakeen parametroaren datu-mota zein izan daiteke
- Proiektua: jorratu beharreko ibilbidea (Azp-1, Azp-2, Azp-3). Gogoratu eGela bitartez proiektuaren hobekuntzak proposatu behar dituzuela aste honetan (azken eguna: bihar, apirilak 22)
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina