DEFINIZIOA FILE datu-mota edo fitxategi datu-mota informazio homogeneo gordetzen duen bilduma bat da. Datu-mota bera duten osagaien multzo bat da fitxategia eta disko zein zintetan egon ohi da. Fitxategia diskoan identifikatzeko STRING bat erabiliko dugu. Fitxategiek array linealekin zerikusia dutelako jarraian datu-mota biren arteko alderaketa egingo dugu:
| ||||||||||||||||||
ESKEMA Hona hemen zenbaki errealak gordetzen dituen array baten eta fitxategi baten eskemak: Fitxategiaren eskeman agertzen den egituran, lehenengo kontroleko notak diruditen zenbaki errealak biltzen dira eta lehenago esan dugun bezala memoriatik kanpo aurkitzen da. Memoriatik kanpo dagoen egitura horri fitxategi fisiko deritzo eta hura lantzeko beharrezkoa da FILE datu-motako frFitxategia aldagaia, FILE datu-motako frFitxategia aldagaiari fitxategi logiko esaten zaio eta aldagai guztiak bezala memorian kokaturik aurkitzen da. | ||||||||||||||||||
DATU-MOTA SORTZEN Zenbaki errealak gordetzeko fitxategiekin lan egiteko, lehenik FILE datu-mota bat deklaratuko dugu eta gero frFitxategia aldagaia sortuko dugu. Baina, diskoan dagoen fitxategiak izen bat du eta horregatik STRING bat erabili beharko dugu ere:
Diskoan dagoen informazioa atzitu ahal izateko sFitxIzenBat aldagaia erabiliko dugu eta fitxategiarekin lan egiteko frFitxategiBat aldagaia (FILE datu-motatakoa) beharko dugu. Bi aldagaiak, noski, konputagailuaren memorian kokatzen dira. Baina, diskoan dauden fitxategiaren datuak ez dira kokatzen konputagailuaren memorian. Diskoan kokaturik dagoen egiturari fitxategi fisiko esango diogu. Adibidez, zenbaki errealak biltzen dituen Datuak.dat izeneko egiturari fitxategi fisiko esaten diogu eta hona hemen bere balizko eskema bat: Fitxategi logikoa adierazten duen frFitxategiBat aldagaia eta diskoan dagoen fitxategi fisikoa elkar uztartzeko assign prozedura daukagu, eta elkarketa egiteko fitxategi fisikoaren izenaren bitartez lortzen da, STRING baten bitartez alegia. Demagun sFitxIzenBat aldagaiaren edukia 'Datuak.dat' balioa dela. Ikusi eskema hauetan assign(frFitxategiBat,sFitxIzenBat) prozedura aplikatu aurreko egoera eta prozedura aplikatu ondoko egoera: | ||||||||||||||||||
Fitxategi fisikoan, diskoan, dagoen datu bat memoriara ekartzeko irakurketa bat egin behar da. Demagun frFitxategiBat aldagaia (FILE datu-motatakoa) daukagula eta assign(frFitxategiBat, sFitxIzenBat) bitartez uztartu egin dugula 'Datuak.dat' izena duen diskoko fitxategiarekin. FILE datu-motako frFitxategiBat aldagaia behar da Datuak.dat fitxategitik datu bat irakurtzeko:
Non rElem memorian dagoen aldagaia den eta fitxategiko datua jasoko duen. Ikusi eskema: Irakurketa bakoitzeko elementu bakar bat irakur daiteke, fitxategiaren erakusleak adierazten duen elementua hain zuzen ere. Irakurketa gertatu ondoren erakusleak aurrera egiten du. | ||||||||||||||||||
Memorian dagoen datu bat diskoan gordetzeko, idazketa bat egin beharko da diskoan. Demagun lehen bezala, daukagun frFitxategiBat aldagaia uztartu dugula 'Datuak.dat' izena duen diskoko fitxategiarekin. Memorian aurkitzen den rElem aldagaian 7.05 datua dago. Honela idazten da datu hori fitxategi batean, lehen bezala frFitxategiBat aldagaiaren bitartez: write(frFitxategiBat, rElem); w Memorian dagoen rElem aldagaiaren edukia fitxategian idatzi. Ikusi eskema: Hasieran, fitxategia hutsik egon da (fitxategiaren amaierako marka 0 posizioan dagoelako) horregatik fitxategiaren erakuslea 0 posizioan kokaturik egon da. Idazketa burutu ondoren, datu berri bat dago fitxategian eta erakusleak aurrera egiten du 1 posizioan kokatuz. rElem aldagaiaren edukia berriztuz eta bigarren idazketa bat eginez gero, egoera honako hau izango litzateke, ikusten denez fitxategia luzatu egiten da elementu berri bat daukalako: Baina hirugarren idazketa bat egin aurretik fitxategiaren erakuslea tokiz aldatzen badugu (horretarako seek prozedura erabili behar da), adibidez dagoen tokitik bat atzera egin dezala erakusleak, orduan idazketaren emaitza bestelakoa da. Izan ere, fitxategiaren elementua ordezkatzen du fitxategia luzatu gabe. Beraz, hau da erakuslea posizio bat atzeratzeko agindua seek(frFitxategiBat, filepos(frFitxategiBat)-1) eta hurrengo idazketa burutu aurretiko egoera irudi honetan erakusten da: Hurrengo idazketa gauzatu osteko irudia: Ikusten da rElem aldagaiaren edukia berria 5.91 dela eta erakusleak posizio bat atzera egin duela (2-tik 1 posiziora). Idazketa orain burutzean, elementu berria 1 posizioan gordeko da. Idazketa burutu ondoren: elementu berriak zaharra ordezkatu du, erakusleak aurrera egin du (2 posizioan kokatuz), eta, ondorioz fitxategiaren luzera ez da aldatu. Ikusi ere Fitxategiak: non gaude? artikulua. | I | | ||||||||||||||||
LAN EGITEKO BALIABIDEAK Fitxategiekin trebatzeko adibide-ariketa batzuk prestatu dira. Adibide-ariketak bederatzi dira eta exekutatu aurretik agindu hauek jarraitu:
Adibide-ariketak:
| ||||||||||||||||||
Fitxategiak lantzen dituen errutinak idaztean aukera bi izango ditu programatzaileak, fitxategi logikoa bidaltzea azpiprogramara (file datu-motako aldagaia) edo bestela fitxategi fisikoaren izena igortzea azpiprogramara (string datu-motako aldagaia). Guk bigarren bidea erabiliko dugu, hots, azpiprogrametara fitxategi fisikoaren izena bidaliko dugu string aldagai baten bitartez. Kontutan izan dezagun, nahiz eta azpiprogramaren barruan fitxategia aldatua izan, bere izena aldatzen ez den bitartean parametroa sarrerakoa izango dela (baliozko parametroa alegia).
Fitxategiaren izena kate bat da eta gogoratu string datu-mota sinplea dela. Horregatik, azpiprograma batean honela agertuko da jokamoldearen arabera:
| ||||||||||||||||||
FITXATEGIEN GAINEKO ERAGIKETAK Hurrengo puntuetan fitxategien gaineko zenbait eragiketa azalduko dugu, eragiketok beti azpiprogrametan gauzatuko ditugu eta horrela programa konplexu batetarako oinarrizko software zatiak izan daitezke. Erregistroen fitxategiak landuko ditugu. Beraz hemendik aurrera honelako definizioa sarritan ikusiko dugu, non fitxategiaren elementuaren oinarria hiru eremuko erregistroa den:
Hiru eremu dira eta aurrerago ikusiko dugunez, haien arteko ordena erlatiboa garrantzizkoa da. Hau da, lortzen den datu-fitxategiaren elementu bakoitza tsKate49-byte-real ordena hori jarraituz gordetzen da fitxategian. FITXATEGIA SORTU FitxategiaSortu.pas adibidean fitxategi berri bat sortu eta trdFitxa datu-motako erregistroak fitxategian gordetzen dira. FITXATEGIAREN EXISTENTZIA FitxategiaSortuFitxategiaIkusi.pas adibidean existitzen ez den fitxategia sortzen da, ala prozesatu egiten da lehendik existitzen bazen. Gogoratu ere lehenago ikusi dugun 3FitxategiarenExistentzia.pas adibidea eta 9FitxategiakEtaParametroak.pas adibidea non fitxategi baten existentzia aztertzen den fileexists funtzioa erabiliz. FITXATEGI OSOA PROZESATU Fitxategiaren elementu guztiei eragiketa bera aplikatzen zaion kasua da hau, adibidez:
BILAKETA FITXATEGIAN BilaketaFitxategian.pas izeneko adibidean sIzenDeiturak eremuari dagokion datu bat irakurtzen da programa nagusian, ondoren funtzio batean datu horren bilaketa gauzatzen da. Funtzio baten bitartez itzuli elementuaren posizioa fitxategian, elementua ez badago itzuli -1 marka. GEHIKETA FITXATEGIAN GehiketaFitxategian.pas izeneko adibidean fitxategi bati elementu berri bat gehitzen zaio (fitxategiaren bukaeran, noski). FITXATEGIAREN DATU BATEN ALDAKETA DatuBatenAldaketa.pas izeneko adibidean ikasle bati dagokion rNota eremuko balioa aldatu behar zaio. Lehenik, aldatu behar den elementuaren bilaketa egiten da eta gero aldaketa gauzatzen da. Baina kontuz, nahiz eta elementuaren eremu bakarra aldatu nahi izan, fitxategitik irakurtzean edo fitxategian idaztean elementu osoa prozesatzen da. FITXATEGIAN ELEMENTU BAT TARTEKATU Eragiketa hau egiteko array laguntzaile bat erabiliko dugu (ikusi hurrengo bi atalak: F→A eta A→F). Gogoratu arrayen algoritmoak, konkretuki Txertaketa (arrayaren k posizio ezagun batean elementu berri bat txertatu edo tartekatu). Hauxe da DatuBatenTxertaketa.pas izeneko adibidea. FITXATEGITIK ELEMENTU BAT KENDU Kendu beharreko elementua azkena bada truncate prozedura aplika dezakegu, gainerako kasuetan array laguntzaile bat erabiliko dugu (ikusi hurrengo bi atalak: F→A eta A→F). Bi bide:
FITXATEGITIK ELEMENTU BATZUK KENDU Kendu beharreko elementuek baldintza bera betetzen dute. F→A prozesua egitean kendu behar ditugun elementuak saihestu (ez pasatu) fitxategitik arrayra. Hauxe da DatuBatzuenEzabaketa.pas izeneko adibidea. FITXATEGI BAT SAILKATU/ORDENATU HAU EZ. Ez da azterketan galdetuko baina proiektuan erabil daiteke. Eragiketa hau egiteko array laguntzaile bat erabiliko dugu (ikusi hurrengo bi atalak: F→A eta A→F). Gogoratu arrayen elementuen Sailkatzea/Ordenatzea nola lortzen zen. Hona hemen bi adibide:
FITXATEGI → ARRAY F → A algoritmoan informazioa diskoko fitxategi batean dago eta memoriako array batera eraman nahi da. Ikusi FitxategitikArrayra.pas programa non C:\Tokia\ karpetako fitxategi batetik abiatuta memoriako array bat elikatzen duen. Programaren zatirik interesgarriena prozedura hau da:
ARRAY → FITXATEGI A → F algoritmoan informazioa memoriako array batean daukagu eta diskoko fitxategi batera igaro nahi da. Aurreko F→A programa ikusirik, erraz ulertzen da array batean daukagun informazioa fitxategi batera eramateko prozedura hau:
| ||||||||||||||||||
DATU-FITXATEGI BAT LANTZEKO PROGRAMAK (I) Landu edo prozesatu nahi dugun fitxategiaren barne egitura eta fitxategi horri dagokion programaren datu-motak elkar estuki lotuta daude. Ezin da edozein fitxategi edozein programaren bitartez prozesatu. Hiru iruditan azal dezagun. 0. C:\31_Taldea.dat datu-fitxategiarekin lan egingo dugu, eta ondoko programek prozesuatuko dute C:\31_Taldea.dat datu-fitxategia:
1. Esate baterako, har eta exekuta dezagun gorago erakutsi den FitxategiaSortu.pas programa zeinek honelako egituradun fitxategia sortzen duen: type Ondoko irudian ikusten da FitxategiaSortu.pas programaren balizko exekuzio bat, non C:\31_Taldea.dat izeneko fitxategian hiru ikasleen datuak gordetzen diren: 2. Orain gorago ikusitako FitxategiOsoaProzesatu1.pas programaren bitartez C:\31_Taldea.dat izeneko fitxategi hori prozesatuko dugu. Ez ahaztu FitxategiOsoaProzesatu1.pas programak dituen datu-motak hauexek direla: type Programaren datu-motak eta fitxategiaren barne egitura bat datoz, horregatik FitxategiOsoaProzesatu1.pas programaren exekuzioak egoki erakusten du C:\31_Taldea.dat izeneko fitxategian edukia: 3. Gorago ikusitako FitxategiOsoaProzesatu1.pas programari aldaketa txiki bat egingo diogu FitxategiOkerraOsokiProzesatu.pas deituz. Programa bien arteko aldea bi eremuen ordenan datza (lehenik rNota eta ondoren byDeialdia). Programa berriak dituen datu-motak hauexek dira: type Ondorioz FitxategiOkerraOsokiProzesatu.pas programa exekutatzean eta C:\31_Taldea.dat fitxategia erakustean ondoko hau agertuko da: Goiko irudian argi dago emaitza okerra dela. Zergatik? C:\31_Taldea.dat izeneko fitxategiaren barne egitura eta FitxategiOkerraOsokiProzesatu.pas programaren datu-motak bat ez datozelako. | ||||||||||||||||||
DATU-FITXATEGI BAT LANTZEKO PROGRAMAK (II) Ikusi dugu prozesatu nahi dugun fitxategiaren barne egitura eta dagokion programaren datu-motak elkar estuki lotuta daudela. Baina zer neurriraino? Jarraian datu-moten identifikadoreak mintzagai ekarriko ditugu, erakutsiko dugu datu-moten identifikadoreen izenak garrantzitsuak ez direla. Hots, erregistro baten eremuen ordena zaintzea ezinbestekoa dela; horrez gain, ezinbestekoa direla ere datu-moten tamainak eta izaerak. Erregistroekin ari garela, bere eremuen ordena eta datu-motak berdin-berdinak izan behar dira fitxategiaren barne egituran eta hura prozesatzeko programaren datu-motetan. Lehen bezala hiru iruditan azalduko dugu. Lehen bi irudien datu-motak berdinak dira eta hirugarren irudirako datu-moten identifikadoreak moldatu ditugu. 1. eta 2. Jarraian erakusten dira FitxategiaSortu.pas programak zer datu-motak erabiltzen dituen, eta FitxategiOsoaProzesatu1.pas programak datu-mota berberak erabiltzen dituenez C:\31_Taldea.dat izeneko fitxategiaren edukia bistaratzeko ez da arazorik izango. Guk aukeratutako identifikadoreak beltzez adierazi ditugu: type Ondoko bi irudietan ikusten da FitxategiaSortu.pas programaren balizko exekuzio bat eta FitxategiOsoaProzesatu1.pas programaren exekuzioa, non C:\31_Taldea.dat izeneko fitxategiaren edukia zuzentasunez pantailaratzen den: 3. FitxategiOsoaProzesatu1.pas programa aldatuko dugu FitxategiOsoaProzesatu1_ALDATUA.pas sortuz. Aldaketaren zioa identifikadore berriak asmatzea da, honako hauek aukeratu ditugu: program FitxategiOsoaProzesatu1_ALDATUA; Identfikadore berrien datu-motak irudi honetan jaso dira: FitxategiaSortu.pas programaren bitartez C:\31_Taldea.dat izeneko fitxategia sortu ondoren FitxategiOsoaProzesatu1_ALDATUA.pas exekutatu eta datuak ondo ikusiko dira: | ||||||||||||||||||
FITXATEGI TALDE BAT PROZESATU HAU EZ. Ez da azterketan galdetuko, baina proiektuan erabil daiteke. Demagun 5 fitxategi prozesatu behar ditugula eta landu behar ditugun fitxategi horien izenak Datuak_XY.dat itxurakoak diren, non XY digituak diren. Adibidez, landu behar ditugun fitxategiak hauek izan daitezke: Datuak_01.dat, Datuak_02.dat, Datuak_03.dat, Datuak_04.dat eta Datuak_05.dat. Esan dugunez, talde horretako fitxategi bakoitzari prozesaketa bera aplikatu behar diogu. Adibidez, suposatu taldeko fitxategi bakoitzaren azken elementua ezabatu nahi dela. Hementxe ematen da ariketa horren programa: Aurreko kasuan fitxategien izenak antolaketa bat daukate, baina gerta daiteke fitxategien izenek legerik ez jarraitzea. Bigarren kasu honetan fitxategien taldea beste modu batez osatu beharko da. Esate baterako, taldea osatzen duten fitxategien izenak array batean gorderik egon daizteke, adibide honetan bezala:
| ||||||||||||||||||
DATU-FITXATEGIAK NON SORTZEN DIRA? HAU EZ. Ez da azterketan galdetuko, baina jakin behar da. Azalpen hauek Direktorioak: Non gaude? artikuluan eman dira ere. Datu-fitxategia sortzeko fitxategiaren izenari erreparatzen zaio eta bi egoera izan daitezke. Bat, fitxategiaren izena ematean diskoaren kokapen zehaztu izana, adibidez C:\Tokia\Datuak.dat non Tokia karpeta aldez aurretik sorturik egon behar den. Bi, fitxategiaren izena ematean diskoaren kokapenik ez den zehazten, adibidez Datuak.dat non karpetarik ez den adierazi. Egoera biak ikus ditzagun: 1. Fitxategiaren izena ematean C:\Tokia\Datuak.dat katea erabili bada, orduan C: diskoaren erroaren \ menpe dagoen Tokia izeneko karpetan sortuko da Datuak.dat fitxategia. Ikusi esate baterako 1FitxategianGorde.pas adibidea. 2a. Fitxategiaren izena ematean Datuak.dat katea erabili bada eta Dev-Pas programazio-ingurunea erabilita iturburu-programa konpilatzen badugu programa exekutagarria eskuratuko dugu; Dev-Pas programazio-ingurunetik irten gabe programa exekutagarria exekutatzen badugu, orduan Datuak.dat fitxategia Dev-Pas programazio-ingurunearen direktorioan sortuko da, adibidez C:\Dev-Pas karpetan. Ikusi FitxategiaSortu_BiderikGabe_IngurunetikExekutatzen.pas adibidea.
2b. Fitxategiaren izena ematean Datuak.dat katea erabili bada eta Dev-Pas programazio-ingurunea erabilita iturburu-programa konpilatzen badugu programa exekutagarria eskuratuko dugu, adibidez FitxategiaSortu_BiderikGabe_ExekutagarriaExekutatzen.pas iturburu-programatik abiatuta FitxategiaSortu_BiderikGabe_ExekutagarriaExekutatzen.EXE programa exekutagarria lor daiteke. Programazio-ingurunea alde batera utzita FitxategiaSortu_BiderikGabe_ExekutagarriaExekutatzen.EXE programa exekutagarria diskoaren edozein karpetara kopiatuta eta bertan exekutatuta, lortuko den Datuak.dat fitxategia programa exekutagarriaren karpeta horretan sortuko da.
| ||||||||||||||||||
ADIBIDEAK Hona hemen fitxategien zenbait programa:
|
2023(e)ko apirilaren 11(a), asteartea
FILE datu-mota
Harpidetu honetara:
Argitaratu iruzkinak (Atom)
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina