DEFINIZIOA STRING datu-motako aldagaiari karaktere-kate esaten diogu, edo laburrako kate besterik gabe. String datu-motako aldagaiaren definizioa: elkarrekin batera prozesatzen den karaktereen segida. String datu-motako aldagaiak, hitzak edo esaldiak gordetzeko balio du, string bat zenbait karakterez osaturiko katea izango da. Horregatik, String aldagaia definitzean memorian zenbat karaktere biltegitu nahi den zehaztu beharra dago. String batek aurredefiniturik dauzka bere indizeak. Katearen lehen karaktereari 1 indizea dagokio, bigarrenari 2 eta hurrenez-hurren horrela jarraituz katearen karaktere guztiak atzeman daitezke. Karaktere-kateak 0 posizio bat dauka bere barnean integraturik eta, ondoko irudian erakusten den bezala, 0 posizio horrek helburu berezia betetzen du. | ||||||||
ESKEMA String bakoitzaren datuen arabera zero posizioak zer gordetzen du? | ||||||||
| ||||||||
ERAGIKETAK: IDATZI-IRAKURRI, ESLEIPENA ETA KATEAKETA Kate bat bere osotasunean irakur eta idatz daiteke, horregatik ondoko aginduak zuzenak dira:
Kate batean beste kate baten edukia jarri daiteke esleipenaren bitartez:
Kate batean beste kate batzuen edukia gorde daiteke + eragilea erabiliz:
| ||||||||
ERAGIKETAK: KONPARAKETAK Kateen arteko alderaketak edo konparaketak. Bi kateen artean alderaketa egiteko, kateen karaktereak banan-banan arakatu behar dira. Alderaketak honelaxe egin daitezke: Bi kasu:
Deiturak := 'Beloki' ; if Deiturak = 'Beloki' then if Deiturak='Beloki' then sententziak TRUE balio dezan kate biren karaktere guztiek binaka kointziditu beharko lukete
Deiturak := 'Uonegan' ; if Deiturak < 'uonegan' then Beste bost eragileak (> < >= <= <>) aplikatzean, konpiladoreak karaktereak binaka tratatzen ditu ere, baina IF-THEN aginduaren emaitza jakin bezain laster alderaketa gehiagorik ez du egiten Honekin jarraituz, gerta daiteke bi kateek hasierako karaktere guztiakak berberak edukitzea baina, bata bestea baino luzeagoa izatea. Adibidez, 'Uoneg' eta 'Uonegan' kate biak desberdinak dira eta goiko konparaketaren emaitza TRUE da: karaktere bikoteak berdinak direnean, kate laburra kate luzea baino txikiagoa dela kontsideratzen delako | ||||||||
LAN EGITEKO BALIABIDEAK Kateekin lan egiteko aurredefinituriko funtzio eta prozedurak erabili behar dira. Hona hemen funtzioen zerrenda: Zerrenda honetako azken funtzioaren ordez + eragilea erabil daiteke kateaketak burutzeko. Hona hemen prozeduren zerrenda: | ||||||||
PARAMETRO IZATEAN JOKAMOLDEA Kate bat ez dugu kontsideratuko datu-mota egituratua, datu-mota soila baizik. Horregatik, azpiprograma batean honela agertuko da jokamoldearen arabera:
| ||||||||
ADIBIDEAK Hona hemen karaktere-kateen zenbait programa:
| ||||||||
|
2023(e)ko martxoaren 10(a), ostirala
STRING datu-mota
Harpidetu honetara:
Argitaratu iruzkinak (Atom)
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina