2023(e)ko martxoaren 3(a), ostirala

7. ASTEA | ikasgelan egindakoa

 7. astea (2023/03/06 eta 2023/03/10) ikasgelan egin dena




2023/03/06





  • Azpiprogramen parametroakdivide et impera aste honetako laborategian praktikatuko dugu, baina hasiera eman diogu hau ikusiz:


    • 1 Uneko parametroak eta parametro formalak

    • 2 Sarrerako parametroak

    • 3 Uneko parametro eta parametro formalen arteko bateragarritasuna

    • 4 Irteerako parametroak









  • Gogora ezazue funtzio baten nondik norakoak blogeko 6. astea | zenbaki konbinatorioa (funtzioa) izenburua duen artikulua birpasatuz. Gakoak honako hauek dira:


    • Funtzio baten deia

    • Funtzio baten uneko parametroak (beti sarrerakoak)

    • Funtzioa baten parametro formalak (bereziki, irteeraren datu-mota)

    • Funtzioak emaitza itzultzeko duen mekanismoa

    • Funtzioaren bertako aldagaiak





  • Gogora ezazue prozedura baten nondik norakoak blogeko 6. astea | zenbaki konbinatorioa (prozedura) izenburua duen artikulutik birpasatuz. Gakoak honako hauek dira:


    • Prozedura baten deia

    • Prozedura baten uneko parametroak (sarrerakoak edo irteerakoak izan daitezke)

    • Prozedura baten parametro formalak

    • Prozedurak emaitzak itzultzen baditu nola egiten duen

    • Prozeduraren bertako aldagaiak















2023/03/10





  • Datu-motak azaltzen diren PARAMETRO IZATEAN JOKAMOLDEA atala azaldu:


    • integer

    • real

    • boolean

    • char

    • string

    • array     (parametroak beste era batean pasatzen dira)

    • record   (parametroak beste era batean pasatzen dira)

    • file         (parametroak beste era batean pasatzen dira)





  • Beste bost minutu proiektuaren blogeko 15. Ariketa: azpiprogramak (III) programa elkarrekin irakurtzeko. Programa nagusia kodeturik ematen da eta hona hemen azpiprogramen deskribapen laburrak:


    • ErpinakEskuratu prozedura: AB segmentua horizontala da, A≠B, C ez dago AB segmentuan, AC segmentua ez da bertikala izango eta, bukatzeko, BC segmentua ez da bertikala izango

    • fnrAldeaLortu funtzioa: bi erpinen koordenatuak sarrerak izanik, funtzioak Pitagoras aplikaturik bi erpinen arteko distantzia itzuliko du

    • fnrAzaleraLortu funtzioa, bi aukera:

      • A erpinaren eta B erpinaren koordenatu horizontalak sarrerak izanik, eta C erpinaren koordenatu bertikala sarrerarekin AB=a=rA distantzia horizontala bider h=rCy altuera bertikala zati 2 itzultzen duen funtzioa (S azalera hau balio absolutuan lortu, beti positiboa). AB segmentu horizontalaren kasu berezi honen funtzioari fnrAzaleraKalkulatu deitu diogu

      • fnrAzaleraLortu funtzioa: alde horizontalik ez dagoenean, hiru erpinen koordenatuak sarrerak izanik, aplikatu ondoko formula S = 1/2(rAx·rBy + rBx·rCy + rCx·rAy - rCx·rBy - rBx·rAy - rAx·rCy) non, lehen bezala, S azalera hau balio absolutuan lortu behar den


    • fnrErradioaLortu funtzioa: sarrera egokiak emanik, funtzioaren irteera R=a·b·c/4·S formularen emaitza izango da

    • fnrZuzenarenMalda funtzioa: bi erpinen koordenatuak sarrerak izanik, haien segmentuaren malda itzultzen duen funtzioa (gogoratu 3. astea | triangeluaren azalera artikuluaren Triangelu_1_4.pas programa)

    • SegmentuarenErdia prozedura: bi erpinen koordenatuak sarrerak izanik, prozedurak segmentuaren erdiko puntuaren koordenatuak itzuliko ditu

    • ZentroaKalkulatu prozedura: bi zuzenen datuak (m1, d1, m2 eta d2) sarrerak izanik, haien ebakidura puntuaren koordenatuak itzuliko ditu prozedurak (gogoratu 3. astea | triangeluaren azalera artikuluaren Triangelu_3_4.pas programa)

    • fnboErpinaZirkunferentzianDago funtzioa: zirkunferentziaren R eta zentroa ezagunak izanik, erpin bat zirkunferentzian dagoela frogatzen duen funtzio boolearra













  • STRING datu-mota-rekin hastekoak izan gara, baina Kalkulu azterketagatik jende gutxi izan denez klasean nahiago izan dut astelehenerako uztea:


    • Definizioa  (kontzeptua ikusi dugu)

    • Eskema  (kontzeptua ikusi dugu)

    • Datu-mota sortzen  (kontzeptua ikusi dugu)

    • Parametro izatean  (kontzeptua ikusi dugu)






 


iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina