Datu-motak hauek izanik, ondoko bi eragiketak egin:
PROGRAM GelakoTenperaturak ;
CONST
X_MAX = 8 ;
Y_MAX = 8 ;
Z_MAX = 8 ;
TYPE
tarBolumena = ARRAY [1..X_MAX, 1..Y_MAX, 1..Z_MAX] OF Real ;
Bektorea aleatorioki datuz bete eta bektorearen edukia pantailaratu.
Aretoeren bolumen maximoa 8x8x8 izango da eta aretoaren puntu bakoitzaren koordenatua hiru zenbaki osoz adieraziko da, eta aretoaren puntu bakoitzari zenbaki ez-oso tenperatura bat dagokio. Adibidez, hurrego irudia begiratuz (1, 1, 8) puntuari 22.29 gradu dagozkio, eta(8, 8, 8) puntuari 22.15 graduko tenperatura dagokio.
Bektorean informazioa gordetzen eta ateratzen dakigula, ondoko hiru eragiketak egin:
- Gelako zutabe bat aukeratu eta zutabe horretako punturik hotzena zehaztu
- Gelako plano horizontal bat aukeratu eta plano horretako punturik hotzena zehaztu
- Gelako punturik hotzena zehaztu
Adibidez, hona hemen programa exekutagarriaren balizko irteera zati bat:
Ariketaren planteamendua ulertuta eta programa exekutagarriaren irteera ikusita, zeure programa egitea eskatzen da. Ondoren, zure programa eta jarraian ematen den emaitza buruz buru jarri eta bakoitzaren alde onak eta alde ahulak ikusi:
- zure XYZ_Gela.PAS programa
- XYZ_Gela1.PAS programa
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina