2023(e)ko martxoaren 27(a), astelehena

10. astea | izen, abizen eta noten taula



asTaula hiru dimentsiotako taula bat da, kateak gorde ditzakeen asTaula arrayak 40 errenkada eta 3 zutabe ditu. Errenkada bakoitza ikasle bati dagokio: Errenkadaren lehen zutabean izena biltegitzen da, bigarrenean abizena eta hirugarren zutabean ikaslearen nota gordetzen da (hirurak string[19] datu-motakoak).



Taula baten dimentsioak zehazteko, bi indize behar dira: Indize bat lerro baliodunak zehazteko eta beste indize bat baliozko zutabeak adierazteko. Baina, asTaula arraya taula bat izan arren, array horren dimentsio efektiboa zenbaki oso batek adierazten du (hiru zutabeak beti beterik daudelako). Jarraian ematen den irudian, luzera efektiboaren lana errenkadak mugatzea dela ikusten da:



      iLuzeraTaula=5





































































asTaula
       1  
   2       3  
1    'Laura' 
   'Urioste' 
   '4.8'  
2     'Joseba'  
    'Salazar'  
   '6.333'  
3     'Irina'  
    'Belasko'  
   '5.666'  
4     'Patxi'  
    'Larrabe'  
  '9.1'  
5 'Jordi'
'Coll'
'4.25'
6      
7      
...
     
40      




Eskatzen da:



  • Nota guztien arteko batezbesteko aritmetikoa lortu: 



  • Noten batezbestekoarekin, desbideratze estandarra kalkulatu: 



  • Notarik txikiena eskuratu duen ikaslea nor da? 

  • Notarik handiena eskuratu duen ikaslea nor da? 

  • Aprobatuen array dimentsiobakar hau lortu: 



                iLuzeraAprob=3

































    asAprobatuak
1    'Salazar, Joseba' 
2     'Belasko, Irina'  
3     'Larrabe, Patxi'  
4
 
...
 
40  


 

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina