2013-14 ikasturtearen eta 2019-20 ikasturtearen artean, Informatika irakasgaian 31. taldeko emaitza orokorrak (maiatzako notak eta uztaileko notak kontutan harturik) ondoko hauek izan dira, hots, Informatika irakasgaian 31. taldeko errendimenduak hauek izan dira:
31. taldearen urtez urteko errendimendu-tasa (aprobatuak/matrikulatuak) maiatzeko eta uztaileko deialdien ondoren |
Aprobatuen eta aurkeztuen arteko zatidurari arrakasta-tasa esaten zaio eta irakaskuntzan erabiltzen den beste metrika bat da. Arrakasta-tasari dagokiola, Informatika irakasgaiak lortu duen emaitza %68,7koa izan zen 2021-22 ikasturtean, hau da, azterketetara aurkeztu ziren hiru ikasleetatik bik aprobatu zuten.
31. taldearen arrakasta-tasa (aprobatuak/aurkeztuak) maiatzeko eta uztaileko deialdi biren ostean 2021-22ko ikasturtean |
Arazoa, bistan da, irakasgaia bertan bera uzten duten ikasleen kopuru handian dago (ikasleen %45,7koa ez zen aurkeztu ez maiatzeko ezta uztaileko deialdietan).
Klasera ez etortzea dela eta, 2021-22 ikasturtean teoriako klaseen parte-hartzea neurtu zen eta ondoko
irudian ikus daitekeen bezala, astelehenetan gelara datozen ikasleen ehunekoa %65,2koa izan da eta ostiraleetan %53,8koa. Esan gabe doa, ostiraletako hutsegiteak askoz gehiago direla astelehenetako hutsegiteak baino:
2021-22 ikasturteko ikasleen parte-hartzea eskola magistraletan asterik aste/td> |
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina