2022-23 Ikaskuntza-gida pdf formatuan.
Helburuak
Irakasgai honetan softwarearen garapena lantzen da. Prozesu honetan azpimarratzen da abstrakzioaren eta finketaren garrantzia, gero algoritmo bat garatzeko eta azkenean goi mailako lengoaiaren bidez inplementatzeko. Baita inplementatutako softwarearen egiaztapena eta arazketa ere kontuan hartzen dira. Ataza hauetarako konputagailuak erabiltzeaz gain, web zerbitzuak erabiltzen dira ere eta horrela ikasleak Informazioaren eta Komunikazioaren Teknologiekin (IKT) kontaktua izango du.Horregatik, irakasgaiak bi arlo jorratzen ditu. Batetik, konputagailuen programazioaren metodologiak (abstrakzio funtzionala eta urrats-urratseko finketa) ikusten dira. Bestetik, programazioaren oinarriak lantzen dira, hauek ikasiz:
- Datu-mota soilak eta aurredefinituriko datu-motak (datu-mota estandarrak)
- Kontrol sententziak: sekuentzialak, baldintzazkoak eta iteratiboak
- Azpiprogramak
- Datu-mota egituratuak
- Datuen bilketa iraunkorra (fitxategiak)
Hau guztia goi-mailako lengoaia baten bitartez programatzen da.
Irakaskuntza motak hiru izango dira: eskola magistralak, mintegiak eta laborategiak. Eskola magistraletan kontzeptu teorikoak ematen dira, adibide praktikoak erakustea ahaztu gabe. Mintegiak eta laborategiak kontzeptu teorikoak finkatzeko erabiltzen dira, mintegietan taldeka lan eginez eta bakarka laborategian.
Mintegietan ikasleak talde txikietan antolatzen dira eta programen diseinuaz arduratzen dira batez ere (top-down metodologia eta abstrakzio funtzionala). Gero, laborategian, konputagailuaren aurreko praktikak egiten dira ariketen programazioa burutuz goi-mailako lengoaia baten bitartez. Lan egiteko etapak guztiz zehazturik daude: soluzioaren diseinua, kodifikazioa goi-mailako lengoaian, arazketa eta emaitzaren azterketa.
Irakasgai honetara ekarritako adibideak, ariketak eta proiektuak ingeniaritzarekin loturik daude, hots, benetako jarduera profesionalak izan zitezkeen. Bestalde, aipatutako adibide eta ariketa batzuk oinarrizko moduluaren gainontzeko irakasgaietatik hartuak dira. Dena dela, irakasgai honetan ikasitako kontzeptuak titulazioaren beste irakasgai batzuetan aplikagarriak dira.
Jasoko diren gaitasunak
Oinarrizko moduluan definiturik dagoen ondoko gaitasuna jorratzen du irakasgai honek: "Konputagailuen erabilpenaren eta programazioaren oinarrizko ezaguera, sistema eragileak, datu-baseak eta programa informatikoak ingeniaritzan". Bestalde, nola ez, irakasgai honek laguntzen du ere graduaren gaitasunak jasoak izan daitezen.1. Oinarrizko gaitasunak
1.1. Ikasleek euren ezaguerak haien laneko esparruan aplikatzen jakingo dute; bide batez, lanbideko jardueran arazoak ebazteko eta argudioak erabiltzeko gai izango dira ikasleak
1.2. Ikaslea gai izango da norberaren etengabeko ikaskuntza planifikatzen eta gauzatzen
2. Moduluaren gaitasunak
2.1. Oinarrizko ezaguerak ondoko gaietan: konputagailuen erabilpenaren eta programazioaren oinarrizko ezaguera, sistema eragileak, datu-baseak eta programa informatikoak ingeniaritzan
2.2. Ikasleak ondoko ahalmenak garatu behar ditu: programa informatikoen abstrakzio funtzionala eta urrats-urratseko finketa
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina