2. astea (2023/01/30 eta 2023/02/03) ikasgelan egin dena
2023/01/30
- Arbela erabiliz, INTEGER datu-mota artikulutik abiatuta ondoko kontzeptuak ikasi ditugu:
- ZENBAKIAREN KONTZEPTUA
- Zenbatu
- Neurtu
- ZENBAKIEN OINARRIZKO TEOREMA
- Zenbakien Sistema desberdinak
- Bit-en taldekatzeak
- ZENBAKI OSOEN DATU-MOTAK
- Zenbaki osoen heinak (Integer datu-mota berezitxoa da)
- Zenbaki osoen eragile aritmetikoak
- Zenbaki osoen erlaziozko eragileak
- ZENBAKI OSOEN IRTEERAKO FORMATUA
- ZENBAKI OSOA TEKLATUAREN BITARTEZ IRAKURRI
- PARAMETRO IZATEAN JOKAMOLDEA (honek aurrerago garrantzia izango du)
- ADIBIDEAK (aipatzea besterik ez dugu egin)
- INTEGER datu-mota artikulutik hartutako taula hau astiro azaldu dugu:
Datu-mota Formatua Balio kopurua 2N Balioen heina edo barrutia
ShortInt 8 bit (+ eta -)256-128..127
Byte 8 bit (+)2560..255
SmallInt 16 bit (+ eta -)65536-32768..32767
Integer
Integer16 bit (+ eta -)
32 bit (+ eta -)65536
4294967296-32768..32767
-2147483648..2147483647
Word 16 bit (+)655360..65535
LongInt 32 bit (+ eta -)4294967296-2147483648..2147483647
- Konturatu gaitezen Integer datu-mota hardwarearen araberakoa dela eta memorian 2 byte edo 4 byte har ditzakeela. Horren haritik bi programa erakutsi ditugu:
- KonpilazioBerezia_TP_bai.pas (INTEGER: derrigorrez 2 byte)
- KonpilazioBerezia_TP_ez.pas (INTEGER: hardwarearen araberako bit kopurua, 2 edo 4 byte)
- Aurrekoarekin lotuta 1. astea | hamarretik bitarrera artikulua gain-gainetik aipatu dugu, baina une honetan ez du batere garrantzirik
- Zenbaki osoak direla eta, ADIBIDEAK ataleko haritik 1. astea | hiru zifrako zenbaki oso bat atzekoz aurrera adibidea laborategian azalduko dugu
- eGela-autoebaluazioa: Integer eta Real datu-motak ezagutzen dituzula, eGela webguneko ESKOLA MAGISTRALAK fitxan ikusi Autoebaluazioa: Esleipen agindua ikasten (II) zereginari dagoeneko erantzun diozu
2023/02/03
- Arbela erabiliz eta REAL datu-mota artikulutik abiatuta ondoko atalak ikusi ditugu:
- ZENBAKIAREN KONTZEPTUA (errepikatu)
- Zenbatu
- Neurtu
- Zenbaki osoen eta zenbaki ez-osoen haritik, gogoratu desberdiketa egin beharra daukagula zenbaki zenbakagarrien eta zenbaki zenbakaitzen artean
- ZENBAKIEN OINARRIZKO TEOREMA (errepikatu)
- Koma Finkoko Adierazpidea
- Koma Higikorreko Adierazpidea
- ZENBAKI ERREALEN DATU-MOTAK
- Zenbaki errealen heinak
- Zenbaki errealen eragileak (aritmetikoak eta erlaziozkoak)
- Eragile aritmetiko eta eragigaien arteko bateragarritasuna
- ZENBAKI ERREALEN IRTEERAKO FORMATUA
- WriteLn(rZenbakia) ← idazkera zientifikoa 23ko eremu batean
- WriteLn(rZenbakia:n) ← idazkera zientifikoa nko eremu batean
- WriteLn(rZenbakia:n:m) ← idazkera arrunta nko eremuan m dezimal
- KOPURU OSOTIK ZENBAKI ERREALERA
- ZENBAKI ERREAL BATEN ATALAK ETA ZENBAKI ERREALETIK KOPURU OSORA
- Int eta Frac funtzioak zenbaki erreal baten atalak eskuratzeko
- Trunc eta Round funtzioak zenbaki erreal batetik bere zenbaki osoa lortzeko
- PARAMETROA IZATEAN JOKAMOLDE (honek aurrerago garrantzia izango du)
- ADIBIDEAK
- 2. astea | erakarpen grabitatorioa
- 2. astea | kartesiar-polar (radianetan)
- 2. astea | 3 zifra eta 2 dezimaleko zenbaki erreal bat atzekoz aurrera
- 2. astea | radianak bihurtu gradu-minutu-segundo
- Proiektua | 4. Ariketa: zenbaki errealetik kopuru osora (I)
- eGela-autoebaluazioa: Ezaguna den 1. astea | 3 zifra eta 2 dezimaleko zenbaki erreal bat atzekoz aurrera ariketatik abiatuta, eGela webguneko ESKOLA MAGISTRALAK fitxan ikusi Autoebaluazioa: XYZ.AB zenbakitik ZYX.BA zenbakira zereginari erantzun zure programa bidaliz
- eGela-autoebaluazioa: Aurrekoaren antzekoa den 2. astea | radianak bihurtu gradu-minutu-segundo ariketa ikasgelan azaldu da, eta zuei dagokizue Proiektua | 4. Ariketa: zenbaki errealetik kopuru osora (I) artikuluan ematen den programa aztertzea eta ulertzea
- Blogeko BOOLEAN datu-mota artikuluaren bitartez datu-mota boolearrari hasiera eman diogu
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina