2023(e)ko maiatzaren 3(a), asteazkena

Irakaslearen irakas-jardueraz duzun iritzia





      Lehen, orai eta bethi
              (Ainhoan jasotako kanta moldatua)
  Lehen, orain eta beti
  ni bizi naiz penatuki.
  Zeren eta behar duzu
  nere inkesta egin.

  Zalantza baldin baduzu,
  zuk bost bat jar ezazu.
  Zeren eta horrelaxe
  asko poztuko nauzu.



 

15. ASTEA | ikasgelan egindakoa

 15. astea (2023/05/08, tutoretza eta 2023/05/12) ikasgelan egin dena



2023/05/08

 
2023/05/11 (tutoretza P0A6A ikasgelan)

 
2023/05/12


Ikus itzazue ere zuen sinadurak hartzetik ateratzen diren grafikoak:


   

15. astea | hirugarren kontrola...

  • John Zaharra (mp3)

  • Mo Ghile Mear (mp3)


Hirugarren kontrola...
(Doinua: Irlanda herrikoa)

Hirugarren kontrola
iritsi zaigu, lagunak!
Kanta (de)zagun batera
indartzeko gure bihotzak.
Katearen luzera
zero posizioan dago,
baina bektoreetan
aldagaia beharrezko.
Hirugarren kontrola
iritsi zaigu, lagunak!
Kanta (de)zagun batera
indartzeko gure bihotzak.
Programa ulergaitza
algoritmo iluna.
Denbora aurrera doa,
berriro zulora noa!
Hirugarren kontrola
iritsi zaigu, lagunak!
Kanta (de)zagun batera
indartzeko gure bihotzak.




Bertso batzuk Eskoziako gaelikoz eta gainerakoak Irlandako gaelikoz


Galdetegi laburra





2023(e)ko maiatzaren 2(a), asteartea

14. ASTEA | ikasgelan egindakoa

 14. astea (tutoretza eta 2023/05/05) ikasgelan egin dena



2023/05/01
  • Langileriaren Eguna
  • FITXATEGIEN GAINEKO ERAGIKETAK:
    • Fitxategi-array (F→A) eta array-fitxategi (A→F) eragiketak erabiliko dira ondoko lan hauek egiteko:
      1.   Txertaketa, elementu bat edo gehiago fitxategiaren erdi aldean tartekatzeko
      2.   Ezabaketa, elementu bat edo gehiago fitxategiaren erdi aldetik kentzeko
      3.   Sailkatzea, fitxategiaren elementuak ordenatzeko

 


2023/05/04 (tutoretza P0A6A ikasgelan 11:30etan) 
  • Zenbait azterketen ariketak artikulutik abiatuta, aurreko urteetako azterketa-testak eta azterketa-programak gain-gainetik aipatu ditugu
  • 2022ko maiatzaren deialdiko azterketa osoa egingo dugu:
  • Azterketa idatziaren test ariketak:
    • Azterketa: lau test.   datorren astean   Test bat hartuko dugu eta gainetik irakurriko dugu galderak gaika sailkatuz
    • Azterketa: zazpi test.   datorren astean   Zuek etxean ikus eta ikas ditzazuen
  • Aurreko urteetan jarritako programak artikulutik, azterketaren programen enuntziatuak astiro irakurri ditugu, oraindik kodean sartu gabe:
    • 2022ko maiatzaren deialdirako "Liburutegia" erreferentziadun programa
    • 2019ko maiatzaren deialdirako "Bozketak" erreferentziadun programa
    • 2016ko maiatzaren deialdirako "TAO" erreferentziadun programa

 


2023/05/05
  • 15. asteko kontrola prestatzeko, proiektuaren 9. aukerako adibide hau ikus eta ikas ezazu 2023koProiektua9AukerarenAdibidea.zip, 9. aukeran garatzen diren atazak:
    1. Gehiketa: liburu berri bat fitxategiaren bukaeran gorde
    2. Txertaketa: posizio jakin batean liburu bat txertatu (array laguntzailea), txertaketaren posizioa ezaguna teklatuz irakurtzen delako
    3. Ezabaketa: liburu bat fitxategitik kendu (array laguntzailea), ezabaketaren posizioa ezaguna bilaketa bat egiten delako
    4. Ezabaketa: liburu bat fitxategitik kendu (fitxategi laguntzailea), ezabaketaren posizioa ezaguna bilaketa bat egiten delako
    5. Fitxategi bat banatu: liburutegik abiatuta lortu "maileguan" fitxategia eta "mailegugabeak" fitxategia
    6. Bi fitxategi batu: "maileguan" eta "mailegugabeak" fitxategietatik abiatuta fitxategi berrantolatu bakarra lortu