2023(e)ko maiatzaren 2(a), asteartea

14. ASTEA | ikasgelan egindakoa

 14. astea (tutoretza eta 2023/05/05) ikasgelan egin dena



2023/05/01
  • Langileriaren Eguna
  • FITXATEGIEN GAINEKO ERAGIKETAK:
    • Fitxategi-array (F→A) eta array-fitxategi (A→F) eragiketak erabiliko dira ondoko lan hauek egiteko:
      1.   Txertaketa, elementu bat edo gehiago fitxategiaren erdi aldean tartekatzeko
      2.   Ezabaketa, elementu bat edo gehiago fitxategiaren erdi aldetik kentzeko
      3.   Sailkatzea, fitxategiaren elementuak ordenatzeko

 


2023/05/04 (tutoretza P0A6A ikasgelan 11:30etan) 
  • Zenbait azterketen ariketak artikulutik abiatuta, aurreko urteetako azterketa-testak eta azterketa-programak gain-gainetik aipatu ditugu
  • 2022ko maiatzaren deialdiko azterketa osoa egingo dugu:
  • Azterketa idatziaren test ariketak:
    • Azterketa: lau test.   datorren astean   Test bat hartuko dugu eta gainetik irakurriko dugu galderak gaika sailkatuz
    • Azterketa: zazpi test.   datorren astean   Zuek etxean ikus eta ikas ditzazuen
  • Aurreko urteetan jarritako programak artikulutik, azterketaren programen enuntziatuak astiro irakurri ditugu, oraindik kodean sartu gabe:
    • 2022ko maiatzaren deialdirako "Liburutegia" erreferentziadun programa
    • 2019ko maiatzaren deialdirako "Bozketak" erreferentziadun programa
    • 2016ko maiatzaren deialdirako "TAO" erreferentziadun programa

 


2023/05/05
  • 15. asteko kontrola prestatzeko, proiektuaren 9. aukerako adibide hau ikus eta ikas ezazu 2023koProiektua9AukerarenAdibidea.zip, 9. aukeran garatzen diren atazak:
    1. Gehiketa: liburu berri bat fitxategiaren bukaeran gorde
    2. Txertaketa: posizio jakin batean liburu bat txertatu (array laguntzailea), txertaketaren posizioa ezaguna teklatuz irakurtzen delako
    3. Ezabaketa: liburu bat fitxategitik kendu (array laguntzailea), ezabaketaren posizioa ezaguna bilaketa bat egiten delako
    4. Ezabaketa: liburu bat fitxategitik kendu (fitxategi laguntzailea), ezabaketaren posizioa ezaguna bilaketa bat egiten delako
    5. Fitxategi bat banatu: liburutegik abiatuta lortu "maileguan" fitxategia eta "mailegugabeak" fitxategia
    6. Bi fitxategi batu: "maileguan" eta "mailegugabeak" fitxategietatik abiatuta fitxategi berrantolatu bakarra lortu

 

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina