2023(e)ko urtarrilaren 22(a), igandea

Errendimenduaren bilakaera

Aprobatuen eta matrikulatuen arteko zatidurari errendimendu-tasa esaten zaio, eta irakaskuntzan erabiltzen den metrika garrantzitsu bat da.



2013-14 ikasturtearen eta 2019-20 ikasturtearen artean, Informatika irakasgaian 31. taldeko emaitza orokorrak (maiatzako notak eta uztaileko notak kontutan harturik) ondoko hauek izan dira, hots, Informatika irakasgaian 31. taldeko errendimenduak hauek izan dira:




31. taldearen urtez urteko errendimendu-tasa (aprobatuak/matrikulatuak) maiatzeko eta uztaileko deialdien ondoren




Aprobatuen eta aurkeztuen arteko zatidurari arrakasta-tasa esaten zaio eta irakaskuntzan erabiltzen den beste metrika bat da. Arrakasta-tasari dagokiola, Informatika irakasgaiak lortu duen emaitza %68,7koa izan zen 2021-22 ikasturtean, hau da, azterketetara aurkeztu ziren hiru ikasleetatik bik aprobatu zuten.



31. taldearen arrakasta-tasa (aprobatuak/aurkeztuak) maiatzeko
eta uztaileko deialdi biren ostean 2021-22ko ikasturtean





Arazoa, bistan da, irakasgaia bertan bera uzten duten ikasleen kopuru handian dago (ikasleen %45,7koa ez zen aurkeztu ez maiatzeko ezta uztaileko deialdietan).

Klasera ez etortzea dela eta, 2021-22 ikasturtean teoriako klaseen parte-hartzea neurtu zen eta ondoko
irudian ikus daitekeen bezala, astelehenetan gelara datozen ikasleen ehunekoa %65,2koa izan da eta ostiraleetan %53,8koa. Esan gabe doa, ostiraletako hutsegiteak askoz gehiago direla astelehenetako hutsegiteak baino:



2021-22 ikasturteko ikasleen parte-hartzea eskola magistraletan asterik aste/td>


 

Ebaluazio jarraitua %30a eta azterketa idatzia %70a

Ikaslearen azken kalifikazioa bi kontzeptutik dator: azterketa idatzitik eta ikasturtearen zeharreko lanetik. Laborategiari eta mintegiari lotuta dagoen ebaluazioari ebaluazio jarraitua edo etengabeko ebaluazioa esaten diogu eta azken kalifikazioaren %30a da. Beraz, azterketa idatziaren pisua azken kalifikazioan %70ekoa izango da.



Bai ohiko deialdian zein ez-ohiko deialdian, %70eko pisua duen azterketa idatzia aprobatu beharra dago. %70eko pisua duen azterketa idatzia aprobatu ezean, ikasleak lor dezakeen kalifikazio maximoa 4,5 puntu izango da.




Ohiko deialdia


Ikasleren batek ebaluazio jarraituari uko egitea nahi izanez gero, idatziz eskatu beharko dio bere laborategi/mintegiko irakasleari (horretarako data-muga: 2023ko martxoaren 24a). Ebaluazio jarraituari uko egiten dion ikasleak, ordenadorearen aurreko froga praktikoa egingo du ohiko deialdiaren azterketa egunean. Ordenadore aurreko froga praktikoak azken kalifikazioaren %30a balio du Irakasgaia gainditzeko derrigorrezkoa da gutxienez %50a lortzea froga bakoitzean, bai froga idatzian zein ordenadore aurrekoan.










Ohiko deialdia: ebaluazio jarraituan lortutakoa gehi uztaileko azterketa idatzian lortutakoa. 






Ohiko deialdia: ebaluazio jarraituari uko egiteko eskari-orria irakasleari eman (eskolak hasi eta 9. astea baino lehenago, hots, 2023ko martxoaren 24a baino lehenago).





Aurreko irudiek bi egoera horiek adierazten dituzte: ikasleak ebaluazio jarraitua eta azterketa idatzia egingo dituela (egoera lehenetsia denez ez dago eskatu beharrik), eta, ikasleak froga praktikoa eta azterketa idatzia egingo dituela (eskatu beharra dago).




Ez-ohiko deialdi berezia


Deialdi bereziaren azterketa idatzian lorturiko emaitza irakasgaiaren kalifikazioa izango da.









Deialdi berezia: uztaileko azterketa idatziak bi zati ditu, batetik galderak eta bestetik programa.



 

Irakasgaiaren ebaluazioa

Ikasturtearen hasierako ebaluazioaren banaketa eta egin beharrekoak:





























Eskola mota

% Guztira

% Gutxienez eskatuko dena

Ebaluatzeko eginkizunak

Notaren %koa

Puntuak

Laborategia

%15a

Ez da nota minimorik eskatuko. Baina lortutako puntuazioak
ikasturteko maiatzaren deialdia eragina izango du, eta uztailaren deialdian ez du eraginik izango.
Ikus artikulu hau.

Lehen eta bigarren kontrolak



5. astean FOR agindua eman ostean:

  • azp1, 2023-02-21ean

  • azp2, 2023-02-22an

  • azp3, 2023-02-20an



10. astean azpiprogramak eta kateak eman ostean:

  • azp1, 2023-03-28an

  • azp2, 2023-03-29an

  • azp3, 2023-03-27an



%33,3a
 
 
 
 
 
 
 
 
%66,6a

0,5 puntu
 
 
 
 
 
 
 
 
1,0 puntu
Laborategi saioetara etorri izana kontrolatuko da zerrenda pasatuz.

Mintegia
 

%15a

Ez da nota minimorik eskatuko. Baina lortutako puntuazioak
ikasturteko maiatzaren deialdia eragina izango du, eta uztailaren deialdian ez du eraginik izango.
Ikus artikulu hau.

Hirugarren kontrola, ariketa handia (proiektua)

Iazko azterketa baten inguruan jardungo dugu kurtsoaren zehar.

15. astean, azken praktika egunean, proiektuari buruzko bakarkako froga:
  • azp1, 2023-05-09an
  • azp2, 2023-05-10ean
  • azp3, 2023-05-08an



     
     
    %100a










    1,5 puntu





    Mintegi saioetara etorri izana kontrolatuko da zerrenda pasatuz.

    Teoria

    %70a

    %50a

    (7 puntutik, minimoa
    3,5 puntu)


    Azterketa idatzia:

    • Maiatzeko deialdia: 2023-05-24an, 08:30ean

    • Uztaileko deialdia:  2023-06-30ean, 08:30ean


      Test bat edo galderak luzeagoak erantzuteko


      %30a

      2,1 puntu

      Programa bat


      %70a

      4,9 puntu


       

      2023(e)ko urtarrilaren 8(a), igandea

      Egutegia










       

      Ordutegiak














      31. taldea Tutoretzak Eskola magistralak
      (31. taldea)
      Eskola magistralak
      (31. taldea)
      Ordutegia
        astelehena   asteartea   asteazkena  
               10:00-12:00       09:00-12:00     11:00-12:00
      astelehena
      9:00-10:00
      ostirala
      8:00-9:00
      Tokia
      nire bulegoa P3B59
      P0A9A
      P0A9A
      Asteak
      15 aste
      15 aste
      15 aste





      Urruneko tutoretzak hemen: https://ehu.webex.com/meet/jromo96



      Hiru azpitaldeen ordutegiak hemen ikusi:




       

      Ikasketa-bektorea

      Irakaskuntza motak hiru izango dira: eskola magistralak, mintegiak eta laborategiak.
      Hona hemen irakasgaia eta dagozkion orduen banaketa:



      Irakasgaia: 26570 - Informatika


      Maila: 1.
      Mota: Adarraren Oinarrizkoa
      Kredituak: 6 ECTS (3+3)






























      Eskola
      mota
      Magistralak
      (31. taldea)
      Laborategiak
      (hiru azpitalde)

      Ikasgelako orduak
      30 (astero 2 ordu)
      30 (astero 2 ordu)
          60    
      Gainerako orduak
      30 (astero 2 ordu)
      60 (astero 4 ordu)
          90    
      Guztira: 150 ordu
      60
      90
         150    


       

      Ikaskuntza-gida


















      2022-23 Ikaskuntza-gida pdf formatuan.





      Helburuak

      Irakasgai honetan softwarearen garapena lantzen da. Prozesu honetan azpimarratzen da abstrakzioaren eta finketaren garrantzia, gero algoritmo bat garatzeko eta azkenean goi mailako lengoaiaren bidez inplementatzeko. Baita inplementatutako softwarearen egiaztapena eta arazketa ere kontuan hartzen dira. Ataza hauetarako konputagailuak erabiltzeaz gain, web zerbitzuak erabiltzen dira ere eta horrela ikasleak Informazioaren eta Komunikazioaren Teknologiekin (IKT) kontaktua izango du.

      Horregatik, irakasgaiak bi arlo jorratzen ditu. Batetik, konputagailuen programazioaren metodologiak (abstrakzio funtzionala eta urrats-urratseko finketa) ikusten dira. Bestetik, programazioaren oinarriak lantzen dira, hauek ikasiz:


      • Datu-mota soilak eta aurredefinituriko datu-motak (datu-mota estandarrak)

      • Kontrol sententziak: sekuentzialak, baldintzazkoak eta iteratiboak
      • Azpiprogramak

      • Datu-mota egituratuak
      • Datuen bilketa iraunkorra (fitxategiak)



      Hau guztia goi-mailako lengoaia baten bitartez programatzen da.



      Irakaskuntza motak hiru izango dira: eskola magistralak, mintegiak eta laborategiak. Eskola magistraletan kontzeptu teorikoak ematen dira, adibide praktikoak erakustea ahaztu gabe. Mintegiak eta laborategiak kontzeptu teorikoak finkatzeko erabiltzen dira, mintegietan taldeka lan eginez eta bakarka laborategian.

      Mintegietan ikasleak talde txikietan antolatzen dira eta programen diseinuaz arduratzen dira batez ere (top-down metodologia eta abstrakzio funtzionala). Gero, laborategian, konputagailuaren aurreko praktikak egiten dira ariketen programazioa burutuz goi-mailako lengoaia baten bitartez. Lan egiteko etapak guztiz zehazturik daude: soluzioaren diseinua, kodifikazioa goi-mailako lengoaian, arazketa eta emaitzaren azterketa.



      Irakasgai honetara ekarritako adibideak, ariketak eta proiektuak ingeniaritzarekin loturik daude, hots, benetako jarduera profesionalak izan zitezkeen. Bestalde, aipatutako adibide eta ariketa batzuk oinarrizko moduluaren gainontzeko irakasgaietatik hartuak dira. Dena dela, irakasgai honetan ikasitako kontzeptuak titulazioaren beste irakasgai batzuetan aplikagarriak dira.







      Jasoko diren gaitasunak

      Oinarrizko moduluan definiturik dagoen ondoko gaitasuna jorratzen du irakasgai honek: "Konputagailuen erabilpenaren eta programazioaren oinarrizko ezaguera, sistema eragileak, datu-baseak eta programa informatikoak ingeniaritzan". Bestalde, nola ez, irakasgai honek laguntzen du ere graduaren gaitasunak jasoak izan daitezen.



      1. Oinarrizko gaitasunak



      1.1. Ikasleek euren ezaguerak haien laneko esparruan aplikatzen jakingo dute; bide batez, lanbideko jardueran arazoak ebazteko eta argudioak erabiltzeko gai izango dira ikasleak
      1.2. Ikaslea gai izango da norberaren etengabeko ikaskuntza planifikatzen eta gauzatzen


      2. Moduluaren gaitasunak



      2.1. Oinarrizko ezaguerak ondoko gaietan: konputagailuen erabilpenaren eta programazioaren oinarrizko ezaguera, sistema eragileak, datu-baseak eta programa informatikoak ingeniaritzan
      2.2. Ikasleak ondoko ahalmenak garatu behar ditu: programa informatikoen abstrakzio funtzionala eta urrats-urratseko finketa