Teoriako eskoletara ikasleen bertaratzea
Klasera ez etortzea dela eta, 2022-23 ikasturtean teoriako klaseen parte-hartzea erregistratu zen eta ondoko irudian ikus daitekeen bezala, astelehenetan gelara datozen ikasleen ehunekoa %71,5ekoa izan da eta ostiraletan %57,6koa. Zenbaki txarrak ez dirudite mediak direlako, baina alde nabaria dago kurtsoaren hasierako eta bukaerako etorreren artean (kurtso hasieran ikasle gehien-gehienak klaseetara etorri ziren eta kurtso bukaerarako hutsegiteak ugariak izan ziren). Esan gabe doa, ostiraletako hutsegiteak askoz gehiago direla astelehenetako hutsegiteak baino:
2022-23 ikasturteko ikasleen parte-hartzea eskola magistraletan asterik aste |
Azterketetara aurkeztu ez diren ikasleen kopuruak
Aurreko grafikoaren 15. asteko datuei erreparatuta, 37 ikasle bertaratu ziren azken astelehenean eta 30 ikasle bertaratu ziren azken ostiralean. Horregatik, media bezala, 34 ikasle bertaratu ziren azken astean eta ondorioz esan daiteke 74-34=40 ikaslek bazterturik (edo erdi bazterturik) zeukaten irakasgaia kurtsoa bukatzean.
Bestalde, azterketa desberdinetara zenbat ikasle aurkeztu zirenen kopuruak jaso ziren eta ondoko taulan bildu dira:
2022-23 | IKASLEAK | EZ AURKEZTUAK | GAIAK ETA ASTEA/DATA |
---|---|---|---|
1. kontrola |
74 (%100) |
8 (%10,8) |
Baldintzazkoak eta errepikakorrak (5. astea) |
2. kontrola |
18 (%24,3) |
Kateak eta azpiprogramak (10. astea) |
|
3. kontrola |
30 (%40,5) |
Arrayak, erregistroak eta fitxategiak (15. astea) |
|
Maiatza |
35 (%47,3) |
Dena (2023-05-24) |
|
Uztaila |
43 (%100) |
29 (%67,4) |
Dena (2023-06-30) |
Goiko taulan adierazten den bezala, 1. kontroleko azterketara ikasle gehienak aurkeztu ziren, baina, hortik aurrera, hurrengo azterketara askoz ikasle gutxiagok parte hartu zuten.
5. astetik 10. astera bitartean gai garrantzitsu bat ematen da: azpiprogramak (7. astea). Dirudienez, azpiprogramak ulertzea eta erabiltzea zaila egiten zaio ikasle askori eta, ziur gaude, irakasgaiaren punturik kritikoena dela.