2023(e)ko uztailaren 5(a), asteazkena

Azterketetara aurkeztu ez diren ikasleen kopuruak


Teoriako eskoletara ikasleen bertaratzea

Klasera ez etortzea dela eta, 2022-23 ikasturtean teoriako klaseen parte-hartzea erregistratu zen eta ondoko irudian ikus daitekeen bezala, astelehenetan gelara datozen ikasleen ehunekoa %71,5ekoa izan da eta ostiraletan %57,6koa. Zenbaki txarrak ez dirudite mediak direlako, baina alde nabaria dago kurtsoaren hasierako eta bukaerako etorreren artean (kurtso hasieran ikasle gehien-gehienak klaseetara etorri ziren eta kurtso bukaerarako hutsegiteak ugariak izan ziren). Esan gabe doa, ostiraletako hutsegiteak askoz gehiago direla astelehenetako hutsegiteak baino:

2022-23 ikasturteko ikasleen parte-hartzea eskola magistraletan asterik aste



Azterketetara aurkeztu ez diren ikasleen kopuruak

Aurreko grafikoaren 15. asteko datuei erreparatuta, 37 ikasle bertaratu ziren azken astelehenean eta 30 ikasle bertaratu ziren azken ostiralean. Horregatik, media bezala, 34 ikasle bertaratu ziren azken astean eta ondorioz esan daiteke 74-34=40 ikaslek bazterturik (edo erdi bazterturik) zeukaten irakasgaia kurtsoa bukatzean.

Bestalde, azterketa desberdinetara zenbat ikasle aurkeztu zirenen kopuruak jaso ziren eta ondoko taulan bildu dira:

2022-23 ikasturteko azterketetara ez aurkeztuak 31. taldean
2022-23 IKASLEAK EZ  AURKEZTUAK GAIAK  ETA  ASTEA/DATA
1. kontrola
74 (%100)
8 (%10,8)
Baldintzazkoak eta errepikakorrak
(5. astea)
2. kontrola
18 (%24,3)
Kateak eta azpiprogramak
(10. astea)
3. kontrola
30 (%40,5)
Arrayak, erregistroak eta fitxategiak
(15. astea)
Maiatza
35 (%47,3)
Dena
(2023-05-24)
Uztaila
43 (%100)
29 (%67,4)
Dena
(2023-06-30)

Goiko taulan adierazten den bezala, 1. kontroleko azterketara ikasle gehienak aurkeztu ziren, baina, hortik aurrera, hurrengo azterketara askoz ikasle gutxiagok parte hartu zuten.

5. astetik 10. astera bitartean gai garrantzitsu bat ematen da: azpiprogramak (7. astea). Dirudienez, azpiprogramak ulertzea eta erabiltzea zaila egiten zaio ikasle askori eta, ziur gaude, irakasgaiaren punturik kritikoena dela.

 

Errendimenduaren bilakaera


Errendimendu-tasa

Aprobatuen eta matrikulatuen arteko zatidurari errendimendu-tasa esaten zaio, eta irakaskuntzan erabiltzen den metrika garrantzitsu bat da.

2014-15 ikasturtearen eta 2022-23 ikasturtearen artean, Informatika irakasgaian 31. taldeko emaitza orokorrak (maiatzako notak eta uztaileko notak kontutan harturik) ondoko hauek izan dira, hots, Informatika irakasgaian 31. taldeko errendimenduak hauek izan dira:

31. taldearen urtez urteko errendimendu-tasa (aprobatuak/matrikulatuak) maiatzeko eta uztaileko deialdien ondoren

2022-23 ikasturteko errendimendu-tasa 31. taldean
IKASLEAK APROBATUAK SUSPENDITUAK
74 (%100)
39 (%52,7)
35 (%47,3)
39 (%52,7)
6 (%8,1)
29 (%39,2)
2022-23 >= 5 < 5 E.A.



Arrakasta-tasa

Aprobatuen eta aurkeztuen arteko zatidurari arrakasta-tasa esaten zaio eta irakaskuntzan erabiltzen den beste metrika bat da. Arrakasta-tasari dagokiola, Informatika irakasgaiak lortu duen emaitza %86,7koa izan zen 2022-23 ikasturtean, hau da, azterketa batera edo/eta bestera aurkeztu ziren zortzi ikasleetatik kasik zazpik aprobatu zuten:

2022-23 ikasturteko arrakasta-tasa 31. taldean
AURKEZTUAK APROBATUAK SUSPENDITUAK
45 (%100)
39 (%86,7)
6 (%13,3)
2022-23 >= 5 < 5

Grafikoki:

31. taldearen arrakasta-tasa (aprobatuak/aurkeztuak) maiatzeko
eta uztaileko deialdi biren ostean 2022-23ko ikasturtean

Arazoa, bistan da, irakasgaia bertan bera uzten duten ikasleen kopuru handian dago, ikasleen %39,2koa ez zen aurkeztu ez maiatzeko ezta uztaileko deialdietan. Hau da, 74 ikasleetatik 29 ikasle ez ziren aurkeztu ez maiatzeko ezta uztaileko deialdietan (gainerako 45 ikasleetatik, 39k aprobatu zuten eta 6 suspendituta geratu ziren).

Klasera ez etortzea dela eta, kurtsoaren zehar jaso ziren datuak aztertzea interesgarria da.

 

2023ko uztailaren deialdiko emaitzak


2022ko uztailaren deialdiari dagozkion kalifikazioak ikusteko, goiko irudiaren gainean klikatu edo esteka hau jarraitu:

Azterketak ikusi ahal izateko, datorren asteazkenean, uztailaren 6an, 11etatik 12etara, B eraikineko 3. solairuko P3B57 bulegoan.


Etortzekoa bazara, mesedez, aldez aurretik posta elektroniko mezu bat bidal egidazu.


2023(e)ko ekainaren 27(a), asteartea

Azterketa: 2023ko uztailaren deialdiko programa (derrigorrezkoak)


 

Ezaguna denez, Azterketa: 2023ko uztailaren deialdia izenburuko artikuluan azterkari buruzko informazio guzti-guztia dago, bai programari buruzkoa zein teoriari buruzkoa.

Berridatz dezagun uztaileko programa baina soilik derrigorrezko aginduak idatziz (letra larrietan idatzirik ematen diren aginduak). Ez dugu esan nahi gainerako aginduak soberan daudenik, baizik eta letra larrietan idatziko ditugunak berebiziko garrantzia dutela eta besteak horien menpekoak direla nolabait.

Uztaileko programa osoa 2023-06-30_Kromoak.pas fitxategian jasota dago eta honek JOKALARIAK.DAT datu-fitxategia edo KROMOAK.DAT datu-fitxategia erabil ditzake. Datu-fitxategi horiek aldez aurretik sortuta daude (adibidez, DatuFitxategiaSortu.pas programari esker).

2023-06-30_Kromoak_DerrigorrezkoAginduak.pas fitxategian jasota dagoen uztaileko programa berezian letra larriz nabarmendu dira ezinbestekoak diren aginduak. Konpiladorearen ingurune barnetik programa hau exekutatzean, KROMOAK.DAT datu-fitxategia (edo JOKALARIAK.DAT datu-fitxategia) C:\Dev-Pas karpetan kokatu behar da derrigorrez. Ikusi jarraian uztaileko programa bereziaren kodea, non, aurreratu den bezala, azpiprograma bakoitzean letra larrietan jarri diren aginduak garrantzitsutzat jo daitezkeen:
{ Hitz larrietan idatzi diren aginduak funtsezkoenak dira azpiprogrametan,    }
{ larraietan dauden aginduen inguruan dabiltzate gainerako agindu guztiak.    }

{ Konpiladorearen ingurune barrurik programa hau exekutatzean, JOKALARIAK.DAT }
{ edo KROMOAK.DAT datu-fitxategiak C:\Dev-Pas karpetan kokatu behar dira.     }
 
program KromoakDerrigorrezkoAginduak_2023ko_uztaila;

uses
   crt, sysutils;

const
   iMAX = 340;

type
   integer = smallint;     // INTEGER-entzat 2 byte erabiltzera behartzen da
   
   tsKate25  = string[25];
   tsKate199 = string[199];

   trdBalioak = record
                   iDefentsan,
                   iKontrolean,
                   iErasoan,
                   iGuztira: integer;
                end;

   trdKromoa = record
                  iZenbakia : integer;
                  sIzena    : tsKate25;
                  sTokia,
                  sTaldea   : tsKate25;
                  rdBalioak : trdBalioak;
                  iZenbatAle: integer;
               end;

   tfrdBilduma = file of trdKromoa;
   
   trdJokalaria = record
                     sIzena   : tsKate25;
                     sTokia   : tsKate25;
                     boHartuta: boolean;
                  end;
   
   tardJokalariak = array[1..iMAX] of trdJokalaria;
   tardNireTaldea = array[1..11] of trdJokalaria;


{------------------TALDEAREN KONFIGURAZIA------------------------------}
function fncKonfigurazioaHautatu: char;
  var
     cHautapena: char;
  begin
     writeln;
     writeln('KONFIGURAZIOAK':20);
     writeln('==============':20);
     writeln('  A)   4-4-2     (atezain 1, 4 atzelari, 4 erdilari eta 2 aurrelari)':74);
     writeln('  B)   4-5-1     (atezain 1, 4 atzelari, 5 erdilari eta aurrelari 1)':74);
     writeln('  C)   4-3-3     (atezain 1, 4 atzelari, 3 erdilari eta 3 aurrelari)':74);
     writeln('  D)   3-4-3     (atezain 1, 3 atzelari, 4 erdilari eta 3 aurrelari)':74);
     writeln;
     repeat
        write('Zure aukera: ':20);
        READLN(cHautapena);                   (* KASU EGOKIA AUKERATU *)
        cHautapena := upcase(cHautapena);
     until (cHautapena >= 'A') and (cHautapena <= 'D');
     FNCKONFIGURAZIOAHAUTATU := cHautapena;          (* BALIOA ITZULI *)
  end;

{------------ARRAY BAT ELIKATU FITXATEGIKO DATUEKIN--------------------}
procedure FitxategikoDatuBatzukArrayBatera(        sFitxIzen: tsKate199;
                                              sPostuaZelaian: tsKate25; 
                                           var ardJokalariak: tardJokalariak; 
                                                 var iLuzera: integer);
  var  
     rdKromoBat: trdKromoa;
     f_B       : tfrdBilduma;
  begin
     assign(f_B, sFitxIzen);
     reset(f_B);
     
     iLuzera := 0;
     while not eof(f_B) do
     begin
        READ(f_B, rdKromoBat);               (* FITXATEGITIK IRAKURRI *)
        IF (rdKromoBat.sTokia = sPostuaZelaian) AND (rdKromoBat.iZenbatAle > 0) THEN
        BEGIN
           iLuzera := iLuzera +1;                   (* ARRAYA ELIKATU *)
           ardJokalariak[iLuzera].sIzena := rdKromoBat.sIzena;
           ardJokalariak[iLuzera].sTokia := sPostuaZelaian;
           ardJokalariak[iLuzera].boHartuta := FALSE;
        END;
     end;
     
     close(f_B);
  end;

{------------LORTUTAKO TALDEA PANTAILARATU----------------}
procedure TaldeaIkusi(const ardJokalariak: tardNireTaldea);
  var  
     iKont: integer;
  begin
     writeln('IZENA':30, 'TOKIA ZELAIAN':20);
     writeln('-----':30, '-------------':20); 
     FOR iKont:=1 TO 11 DO
     BEGIN                                 (* ARRAY OSOA PANTAILARATU *)
        WRITELN(ardJokalariak[iKont].sIzena:30, ardJokalariak[iKont].sTokia:20);
     END;
     writeln;
  end;

{-----------JOKALARI GEHIAGO NIRE TALDEAN------------------------------}
procedure JokalariakAukeratu( var ardJokalariak: tardJokalariak;
                                 iLuzJokalariak: integer;
                              var ardNireTaldea: tardNireTaldea;
                             var iLuzNireTaldea: integer;
                                        iZenbat: integer);
var
   iKont: integer;
   iZbk : integer;
begin
   randomize;
   FOR iKont:=1 TO iZenbat DO            (* ERREPIKAPEN KOPURU JAKINA *)
   BEGIN
      repeat
         iZbk := RANDOM(iLuzJokalariak) +1;   (* AUZAZKO BALIO EGOKIA *)
         write('iLuzJokalariak = ', iLuzJokalariak:3, 'iZbk = ':12, iZbk:3);
         if ardJokalariak[iZbk].boHartuta then
            writeln('JOKALARI HAU HARTUTA DAGO, ERREPIKATU!':42)
         else
            writeln;
      until (not ardJokalariak[iZbk].boHartuta);

      iLuzNireTaldea := iLuzNireTaldea +1;
      ardNireTaldea[iLuzNireTaldea].sIzena := ardJokalariak[iZbk].sIzena;
      ardNireTaldea[iLuzNireTaldea].sTokia := ardJokalariak[iZbk].sTokia;
      ardNireTaldea[iLuzNireTaldea].boHartuta := TRUE;
      ardJokalariak[iZbk].boHartuta := TRUE;        (* ARRAYA ELIKATU *)
   END;
end;

{--------JOKALARIA BILATU----------------------------------------------}
procedure JokalariaBilatu(     sFitxIzen:tsKate199; 
                              sJokalaria:tsKate25; 
                          VAR RDKROMOBAT:trdKromoa);    (* ERREGISTROA ITZULI  *)
  var
     f_B       : tfrdBilduma;
     boAurkitua: boolean;
  begin
     assign(f_B, sFitxIzen);
     reset(f_B);
     boAurkitua := FALSE;
     WHILE NOT boAurkitua AND NOT eof(f_B) DO
     BEGIN
        READ(f_B, rdKromoBat);               (* FITXATEGITIK IRAKURRI *)
        if upcase(rdKromoBat.sIzena) = upcase(sJokalaria) then
           boAurkitua := TRUE
     END;

     if not boAurkitua then
        rdKromoBat.iZenbakia := -1;

     close(f_B);
  end;

{------------------TAULA BEZALA ERAKUTSI-------------------------------}
procedure TaulaBezalaErakutsi(const rdKromoBat:trdKromoa);
  begin
     with rdKromoBat, rdBalioak do
     begin
        WRITE(iZenbakia:6);                       (* PANTAILAN IDATZI *)
        WRITE(sIzena:17);
        WRITE(sTokia:15);
        WRITE(sTaldea:12);
        WRITE(iDefentsan:6, iKontrolean:6, iErasoan:6, iGuztira:7);
        writeln;
     end;
  end;

{-------------TALDEAREN PUNTUAK KALKULATU------------------------------}
function fniPuntuakKalkulatu(          sFitxIzen: tsKate199; 
                             const ardNireTaldea: tardNireTaldea): integer;
  var  
     rdKromoBat: trdKromoa;
     iKont     : integer;
     iMetatua  : integer;
  begin
     IMETATUA := 0;            (* HASIERAKETA *)
     writeln('ZBK.':7, 'IZENA':16, 'TOKIA':15, 'TALDEA':12, 'DEF.':7,'KON.':6, 'ERA.':6, 'GUZT.':7);
     writeln('--------------------------------------------------------------------------':76);
     for iKont:=1 to 11 do
     begin
        JokalariaBilatu(sFitxIzen, ardNireTaldea[iKont].sIzena, rdKromoBat);
        TaulaBezalaErakutsi(rdKromoBat);
        IMETATUA := IMETATUA + rdKromoBat.rdBalioak.iGuztira;     (* METAKETA *)
     end;
     writeln('--------------------------------------------------------------------------':76);
     FNIPUNTUAKKALKULATU := IMETATUA;                        (* BALIOA ITZULI *)
  end;

{======PROGRAMA NAGUSIAREN ALDAGAIAK===================================}
var
   sFitxIzen       : tsKate199;
   
   ardAtezainak    : tardJokalariak;
   ardAtzelariak   : tardJokalariak;
   ardErdilariak   : tardJokalariak;
   ardAurrelariak  : tardJokalariak;
   iLuzAtezainak   : integer;
   iLuzAtzelariak  : integer;
   iLuzErdilariak  : integer;
   iLuzAurrelariak : integer;
   cAukera         : char;
   
   iNireAtzelariak : integer; 
   iNireErdilariak : integer; 
   iNireAurrelariak: integer; 
   
   ardNireTaldea   : tardNireTaldea;
   iLuzNireTaldea  : integer;
   iPuntuak        : integer;
   
{=========PROGRAMA NAGUSIA=============================================}
begin      
   clrscr;
   write('Fitxategiaren izena eman ("KROMOAK.DAT" edo "JOKALARIAK.DAT"): ');
   readln(sFitxIzen);

   if not fileexists(sFitxIzen) then
      writeln('ERROREA!!! "', sFitxIzen, '" izeneko fitxategirik ez da')
   else
   begin
      writeln;
      writeln;
      writeln('1. URRATSA: LAU ARRAYAK BETE');
      writeln('============================');
      writeln;
      FitxategikoDatuBatzukArrayBatera(sFitxIzen, 'Atezaina', ardAtezainak, iLuzAtezainak);
      FitxategikoDatuBatzukArrayBatera(sFitxIzen, 'Atzelaria', ardAtzelariak, iLuzAtzelariak);
      FitxategikoDatuBatzukArrayBatera(sFitxIzen, 'Erdilaria', ardErdilariak, iLuzErdilariak);
      FitxategikoDatuBatzukArrayBatera(sFitxIzen, 'Aurrelaria', ardAurrelariak, iLuzAurrelariak);
      
      writeln;
      writeln('2. URRATSA: TALDEAREN KONFIGURAZIOA ERABAKIZ TALDEA OSA DAITEKEEN FROGATU');
      writeln('=========================================================================');
      writeln;
      writeln('Zure taldeak zer estrategia erabiliko du? Konfigurazioa bat hautatu');
      cAukera := fncKonfigurazioaHautatu;
      case cAukera of
        'A': begin
                iNireAtzelariak  := 4; 
                iNireErdilariak  := 4; 
                iNireAurrelariak := 2;
             end;
        'B': begin
                iNireAtzelariak  := 4; 
                iNireErdilariak  := 5; 
                iNireAurrelariak := 1;
             end;
        'C': begin
                iNireAtzelariak  := 4; 
                iNireErdilariak  := 3; 
                iNireAurrelariak := 3;
             end;
        'D': begin
                iNireAtzelariak  := 3; 
                iNireErdilariak  := 4; 
                iNireAurrelariak := 3;
             end;
      end;  { case }
         
      if (iLuzAtezainak >= 1) and
         (iLuzAtzelariak >= iNireAtzelariak) and
         (iLuzErdilariak >= iNireErdilariak) and
         (iLuzAurrelariak >= iNireAurrelariak) then
      begin
         writeln;
         writeln;
         writeln('3. URRATSA: TALDEA OSATU');
         writeln('========================');
         iLuzNireTaldea := 0;
         writeln('------------------------------------------');
         JokalariakAukeratu(ardAtezainak, iLuzAtezainak, ardNireTaldea, iLuzNireTaldea, 1);
         writeln('------------------------------------------');
         JokalariakAukeratu(ardAtzelariak, iLuzAtzelariak, ardNireTaldea, iLuzNireTaldea, iNireAtzelariak);
         writeln('------------------------------------------');
         JokalariakAukeratu(ardErdilariak, iLuzErdilariak, ardNireTaldea, iLuzNireTaldea, iNireErdilariak);
         writeln('------------------------------------------');
         JokalariakAukeratu(ardAurrelariak, iLuzAurrelariak, ardNireTaldea, iLuzNireTaldea, iNireAurrelariak);
         writeln('------------------------------------------');
         writeln;
         writeln('Aukeratu den ', iNireAtzelariak, '-', iNireErdilariak, '-', iNireAurrelariak, ' konfigurazioa duen taldea hau da:');
         writeln;
         TaldeaIkusi(ardNireTaldea);
         
         writeln;
         writeln('4. URRATSA: TALDEAREN DATU GUZTIAK ERAKUTSI ETA BALIOA ZENBATU');
         writeln('==============================================================');
         writeln;
         iPuntuak := fniPuntuakKalkulatu(sFitxIzen, ardNireTaldea); 
         writeln;
         writeln('Nere taldearen balioa: ', iPuntuak, ' puntu');
         writeln;
      end   { then, taldea osa daiteke }
      else
         writeln('Eskatu duzun ', iNireAtzelariak, '-', iNireErdilariak, '-', iNireAurrelariak, ' konfigurazioko talderik ezin daiteke osatu!!!');
   end;     { else, datu-fitxategirik ez da }
   
   writeln;
   writeln;
   writeln;
   writeln('-------------------------');
   writeln('Programa bukatzera doa!!!');
   writeln('-------------------------');
   readln;
end. { PROGRAMAREN AMAIERA }
 

Azterketa: 2023ko uztailaren deialdia


2023ko Uztailaren deialdiko programa: Taldea kromoekin


Ariketari lotutako informazioa:
Datu-fitxategiak sortzeko programak:
  • DatuFitxategiaSortu.pas bezero-programa (bilduma21 unitatearekin, bilduma30 unitatearekin edo bilduma39 unitatearekin batera karpeta berean kokatu, adibidez C:\GurePrograma karpetan)  
  • bilduma21.pas unitatearen iturburu-kodea (DatuFitxategiaSortu.pas bezero-programarekin batera karpeta berean kokatu, adibidez C:\GurePrograma karpetan), edo...  
  • bilduma30.pas unitatearen iturburu-kodea (DatuFitxategiaSortu.pas bezero-programarekin batera karpeta berean kokatu, adibidez C:\GurePrograma karpetan), edo...  
  • bilduma39.pas unitatearen iturburu-kodea (DatuFitxategiaSortu.pas bezero-programarekin batera karpeta berean kokatu, adibidez C:\GurePrograma karpetan)  
Datu-fitxategiak:
  • KROMOAK.DAT datu-fitxategiak 21, 30 edo 39 elementu izan ditzake (bilduma21.pas unitatearekin, bilduma30.pas unitatearekin edo bilduma39.pas unitatearekin sortu bada) 
  • JOKALARIAK.DAT datu-fitxategiak 340 elementu ditu eta bezero-programarekin batera karpeta berean kokatu (adibidez, C:\GurePrograma karpetan edo C:\KromoBilduma karpetan)  

2023-06-30_TaldeaKromoekin.pas programak neurri desberdineko datu-fitxategiak prozesa ditzake, adibidez 21, 30 edo 39 elementuko datu-fitxategiak (gehienez 340 elementu izan ditzake datu-fitxategiak). Hau da bilduma21 izeneko unitatearen interfazea (bilduma30 unitatearen eta bilduma39 unitatearen interfazeak berdinak dira, eta aldea BildumarenFitxategiaSortu prozeduran dago):
(* -------------------------- bilduma21 unitatearen interfazea ------------------ *)

const
   sBIDEA = 'C:\KromoBilduma\';

type
   integer = smallint;     (* INTEGER-entzat 2 byte erabiltzera behartzen da *)
   
   tsKate25  = string[25];
   tsKate199 = string[199];

   trdBalioak = record
                   iDefentsan,
                   iKontrolean,
                   iErasoan,
                   iGuztira: integer;
                end;

   trdKromoa = record
                  iZenbakia : integer;
                  sIzena    : tsKate25;
                  sTokia,
                  sTaldea   : tsKate25;
                  rdBalioak : trdBalioak;
                  iZenbatAle: integer;
               end;

   tfrdBilduma = file of trdKromoa;

   procedure BildumarenFitxategiaSortu(sFitxIzenBilduma: tsKate199);

   procedure BildumarenFitxategiaIkusi(sFitxIzenBilduma: tsKate199);
   
(* ---------------------------- interfazearen amaiera -------------------------- *)




2023ko Uztailaren deialdiko teoria

Galderei dagozkien programak:


 

2023(e)ko ekainaren 26(a), astelehena

Azterketarako deia, uztaila



Iruñea, 2012ko uztailaren 6a, San Ferminak abiarazteko gaiteroen deia (bideoaren azpitituluak aktibatu)

Gaita
Fanfarrea
Doinu honen bitartez festarako deia egiten da Nafarroan. Doinu bera erabil dezagun azterketarako deia egiteko:
Adi, ikasleok adi
ikasleok adi
bigarren azterketa
hurbiltzen da ari


Informatika: uztaileko deialdia
Eguna
Ordua
Eraikina
Ikasgela
2023-06-30
08:30
I-G
P3G1A

 

2023(e)ko maiatzaren 31(a), asteazkena

2023ko maiatzaren deialdiko emaitzak


2023ko maiatzaren deialdiari dagozkion kalifikazioak ikusteko, goiko irudiaren gainean klikatu edo esteka hau jarraitu:

Azterketak ikusi ahal izateko, datorren astelehenen eta asteazkenean:
  • Egunak:  Ekainaren 5ean eta 7an
  • Ordutegia:  11etatik aurrera
  • Lekua:  Irakaslearen bulegoaren inguruan (B eraikineko 3. solairuko P3B57 aretoan)

Etortzekoa bazara, mesedez, aldez aurretik posta elektroniko mezu bat bidal egiozu irakasleari (jesus.romo@ehu.eus).